AURREKONTUEN PROPOSAMENA

  • Hiru funts nagusi betetzera bideratuko da: herritarren babesa eta ongizatearen bermea, garapena alor sozial, ekonomiko, kultural eta jasangarrian, eta Elgoibarren etorkizuneko zimendu eta proiektuen garapena.

  • Ahulen dauden herritarrei laguntzeko Gizarte zerbitzuetan apustu sendoa egingo du Elgoibarko Udalak, 2020an baino 60.000 euro gehiago ezarriz (%5.5 gehiago).

  • Inbertsioak, guztira, 2.480.000 eurotakoak dira: Igerilekuen handitzea (1.000.000€), Kiroldegi alboko igogailua 325.000€, Kaleen konponketa eta hirigintza lanak 260.000€, LED argiteria herri jasangarriago bat izateko, Arriaga poligonoko urbanizazioa 250.000€, herritarren partehartzeko partida 200.000€, landa eremuan lanak egiteagatik 180.000€, eta hurrengo urteetan garatu beharreko lanak eta proiektuen idazketak (King-Kongeko hasiera barne) 120.000€, beste hainbaten artean.

  • 2021eko Aurrekontuen proposamena (PDF)

Elgoibarko Udalak 16.940.000 eurotako 2021eko aurrekontua izango du hizpide, gaur, urtarrilak 27, gauzatuko den Osoko Bilkuran. Ane Beitia alkateak eta Maialen Gurrutxaga eta Atsegin Uzuriaga zinegotziek prentsa agerraldian azaldu dutenez, hiru funts nagusi betetzera bideratuko da: herritarren babesa eta ongizatearen bermea, garapena alor sozial, ekonomiko, kultural eta jasangarrian, eta Elgoibarren etorkizuneko zimendu eta proiektuen sustapena.

INGRESOS

1 Zuzeneko zergak 3.478.870,00€
2 Zeharkako zergak 200.000,00€
3 Tasak eta bestelako sarrerak

554.991,08€

4 Transferentzia arruntak

805.000,00€

5 Ondarezko sarrerak 12.000,00€
6 Inbertsio errealak inorenganatzea

106.000,00€

7 Kapital transferentziak

 544.782,59

8 Aktibo finantzarioak 0,00€
9 Pasibo finantzarioak

240.000,00€

     
  GUZTIRA 16.941.643,67
     
  Sarrera arruntak (1….5) 15.050.861,08
  Kapitalezko sarrerak (6….9) 1.890.782,59
     
  GUZTIRA 16.941.643,67€

GASTOS

1 Pertsonalaren gastuak

681.268,09€

2 Ondasun arrunt.eta zerbitz.erosk. 6.866.696,27€
3 Gastu finantzarioak 3.000,00
4 Transferentzia arruntak 2.828.142,39
5 Kreditu globala eta best.ustekab. 32.336,92
6 Inbertsio errealak 2.530.200,00
7 Kapital transferentziak

0,00€

8 Aktibo finantzarioak 0,00€
9 Pasibo finantzarioak 0,00€
     
  GUZTIRA 16.941.643,67
     
  Gastu arruntak (1, 2, 4, 5) 14.408.443,67
  Gastu finantzarioak (3, 9) 3.000,00
  Kapitalezko gastuak (6, 7, 8) 2.530.200,00
     
  GUZTIRA 16.941.643,67

Sailez-sail, honela banatu da aurrekontua:

  • Barne Saila - 2.548.026,92€
  • Kultura - 1.705.176,59€
  • Gizarte ongizatea - 1.163.300€
  • Hirigintza - 6.341.872,07€
  • Pertsonala - 4.681.268,09
  • Ogasuna - 122.800€ 
  • Gazteria - 339.200€
  • Berdintasuna - 40.000€

“Elgoibarrek aurrera egiteko aurrekontuak dira -nabarmendu du Beitiak-, elgoibartarrak gure erabaki guztien erdigunean kokatuz eta beraien ongizatean oinarrituz. Udalak herritarrak ditu bere jardunaren erdigunean. Covid-19ak gure artean jarraitzen du oraindik eta 2021 urte honetan aurreikuspenak hobera egitearenak izanda ere, asko dugu egiteko. Horregatik, erakundeetatik ere arduratsuak izatea dagokigu”.

“2019-23 Legealdirako jasotako lerro estrategikoen norantza galdu gabe, fokua birmoldatu behar izan dugu 2020an Covid-19ak sortutako egoerari erantzuteko. Estrategiak berberak izaten jarraituko du egoerak hobera egin artean: herritarrak babestu eta herriko ehun ekonomikoari laguntzea. Baina hori bai, etorkizuneko Elgoibarren eraikuntza partekatua begi-bistatik galdu gabe. Covid-19ak kendutakoa berreskuratzea dugu jomuga eta alor ororen modernizazioa eta optimizazioa bultzatzea normaltasun batera iristen garenerako. Prest egon behar dugu, inor atzean ez gelditzeko” berretsi du alkateak.

“Aurrekontu hauek bizi dugun errealitateari aurre egiteko diseinatu ditugu, beti ere pertsonen ongizateari dagozkion partidak mantenduz eta areagotuz. Baina, baita, etorkizuneko Elgoibar eraikitzen jarraituz” azaldu du, inbertsioak nabarmenduz.

Inbertsioetara, guztira, 2.480.000 euro

Igerilekuen handitzea (1.000.000€), Kiroldegi alboko igogailua 325.000€, Kaleen konponketa eta hirigintza lanak 260.000€, LED argiteria herri jasangarriago bat izateko, Arriaga poligonoko urbanizazioa 250.000€, herritarren partehartzeko partida 200.000€, landa eremuan lanak egiteagatik 180.000€, eta hurrengo urteetan garatu beharreko lanak eta proiektuen idazketak (king koneko hasiera barne) 120.000€, beste hainbaten artean.

“Norantza berbera da: Elgoibartarren ongizatearen bermea, garapen ekonomikoa eta kalitatezko enpleguaren mantenua eta sustapena, herriaren eraberritzea bultzatzea irisgarritasun eta mugikortasun ikuspuntuak barne hartuz, herritarrentzako azpiegiturak egokiak eskaintzea herri bizi bat izaten jarraitzeko, Elgoibar jasangarri bateruntz egitea, eta guztia, era partekatuan, herritarrekin bat” azaldu du Beitiak.

Gizarte zerbitzuetan igoera handiena, %5,5

Ahulen dauden herritarrei laguntzeko Gizarte zerbitzuetan apustu sendoa egingo du Elgoibarko Udalak, aurreko urteko aurrekontuan baino 60.000 euro gehiago ezarriz (%5.5). “Jakin badakigu, hainbat prebentzio programa egiteko zailtasunak izan ditzakegula pandemia dela eta, baina herritarren beharrak goraka joango diren partidek igoera izango dute” azaldu du Atsegin Uzuriaga zinegotziak:

  • Etxez-etxeko zerbitzuko partida 175.000 eurotik 190.000 eurotara igo da.

  • Bazterkeria egoerei loturiko programak, 118.000 eurotik 173.000ra.

  • Gizarte Larrialdietarako laguntzetan 200.000 euroko partida.

  • Haur, nerabe eta Familiei loturiko programetan aurrekontu berdina mantentzen da 75.000 euro eta Osasun programetan ere, 27.000.

  • Elkartegintzako laguntzak mantendu dira.

Herritarren ongizatea ekonomia indartsu eta kalitatezko enplegua oinarri bermatzen da. Garapen ekonomikoa udal eskumenetik haratago doan alorra bada ere, ehun ekonomiko indartsua mantendu eta sustatzeko ekosistema egokia sustatzen jarraitu nahi dugu Elgoibarren: enpresei eta langileei lagundu, enpresak erakarri eta bertan dauzkagunak bertan geratzeko ahalbideak eman, elkarlana bultzatu, talentua sustatu… Hor kokatzen da, esaterako, Arriaga poligonoko urbanizazioa (FASE 2-A) 250.000 euroko inbertsioarekin” xehetu du Uzuriagak. Ekonomia eta formakuntzari dagokion aurrekontua bikoiztu egin da, 142.600€tik 283.100€tara. Merkatari eta ostalariei begira, bono kanpaina berri bat gauzatzeko 120.000 euroko partida ezarri da eta Elgoibar Klik plataforma bultzatzeko aurrekontua ere jaso da.

Elgoibar, irisgarriagoa

Udan ekindako Uranzadiko igogailuari jarraiki, San Rokeko igogailua gauzatuko da 2021ean. Kin koneko zubiaren proiektuari hasiera emango zaio aurten, Pedro Muguruzako auzotarrekin parte hartze prozesuari hasiera emango dio Udalak eskola zaharrak botatzeko proiektua idazten hasteko, landa auzoetan inbertituko da ere, edota Arriagaren urbanizazioarekin jarraituko da. Espaloien hobetze eta berritzean indar berezia jarriko du Udalak ere, eta Maltzagako bidegorrian, Elgoibarko aldean, komun bat jarriko dute.

Argiteria ere, premiazkotzat du Udal Gobernuak Elgoibar jasangarriago bat eraikitzen jarraitzeko. Argiteria segurtasuna ere badelako, baita berdintasunean aurrera egiteko beste baliabideetako bat, argiteria hobetzeko partidak txertatu dira. Zentzu horretan puntu ilunak ezabatzen jarraituko du Udalak.

Kultur eta Sormen industria bultzatzeko, 1.705.176,59€. Kultura babesten jarraitzeko apustua berretsi du Udalak, ia aurrekontu berbera mantenduz. Nabarmendu dutenez, eragileentzako diru-laguntzak mantendu eta kultur ekimenez jositako programa lantzen jarraituko da, segurtasun neurri oro betez.

Berdintasunean, Emakumeen Txokoaren obrari hasiera emango zaio urtarrilean. Xedea da espazio dinamikoa eta irekia izatea, enpatia sortzeko topagunea, ikasteko eta informazioa jasotzeko tokia, jabekuntza sareak sortzeko espazioa, eta emakumeen berdintasuna, askatasuna, partaidetza eta presentzia sustatzeko gunea.