gabonetako dekorazioa

  • Parte hartu nahi duten establezimenduek azaroaren 23era arte izango dute izena-emateko epea, (egun hau barne) 14:00ak arte, izen-emate orria betez eta e-mail bat bidaliz Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera; edo bestela, HAZ bulegoan aurkeztuz (Santa Ana kalea, 2).

  • OINARRIAK

Herriko komertzio txikiek bizi duten egoera zaila kontuan izanik, Elgoibarko Udaleko Ekonomia Sustapen eta Enplegu Sailak Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketaren lehenengo edizioa jarri du martxan. Ekimen honen bidez Udalak hurbileko saltokietako kontsumoa sustatu eta Gabonetan zehar kaleak animatu nahi ditu, negozioetako erakusleihoetan Gabonetako dekorazioa jarrita. Horretaz gain, herritarren eta merkataritzaren arteko elkarreragina lortu nahi da, hartara, herriko saltokiak ikusgarriagoak izateko, eta bidenabar, herriko ekonomiari laguntzeko.

Merkataritzako eta zerbitzuetako establezimendu guztiek parte hartu ahal izango dute, zein sektoretan diharduten kontuan izan gabe, baldin eta Gabonetako dekorazioa erakusteko ageriko erakusleihoren bat baldin badute. Gaia Gabonak izango da. Udalak Gabonetako objektu berbera emango die parte hartzen duten establezimendu guztiei. Objektu hau erakusleihoan egon beharko da, establezimendu bakoitzak diseinatzen duen dekorazioaren artean. Objektua Gabonetako zuhaitz modernoa izango da, argiztatua; eta erakusleihoaren arabera, Udalak egokitzat jotzen duen zuhaitzaren tamaina aukeratuko du. Hiru tamaina izango dira: handia (80 cm-ko altuera), ertaina (60 cm-ko altuera) eta txikia (40 cm-ko altuera).

Parte hartu nahi dutenek azaroaren 23era arte izango dute izena-emateko epea, (egun hau barne) 14:00ak arte, eta horretarako, izen-emate orria bete eta e-mail bat bidali beharko da Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera; edo bestela, izen-emate orria hartu eta HAZ bulegoan aurkeztu beharko da (Santa Ana kalea, 2).

Lehiaketaren ezaugarriak

Parte hartzen duten erakusleihoak prest egon behar dira abenduaren 9an, eta dekorazioa ezin izango da aldatu 2021eko urtarrilaren 6ra arte. Abenduaren 9tik 10era argazkiak aterako zaizkie erakusleiho guztiei Udalaren webgunean jartzeko. Eta 2020ko abenduaren 12tik 2021eko urtarrilaren 6ra, herritarrek erakusleihoak bozkatu ahal izango dituzte, Elgoibarko Udaleko webgunearen bitartez.

Epaimahaia bitan banatuko da. Alde batetik, epaimahai teknikoa egongo da, erakusleiho hoberenaren lehenengo eta bigarren sariak emateko zeregina izango duena. Lehenengo inpresioa, osaera, modernotasuna, originalitatea, produktua edo zerbitzua bera dekorazioan integratzeko modua, argiztapena edota koloreen konbinazioa baloratuko dira. Epaimahai hau, parte hartzen duten establezimendu guztietatik pasatuko da, parte hartzen duten erakusleihoak ebaluatzeko. Bestalde, lehiaketak herri-epaimahai bat ere izango du. Nahi duten pertsona guztiek lehiaketan parte hartzen duten denda guztiak, edo bestela, egokitzat jotzen dituztenak bozkatu ahal izango dituzte, 1-5 puntu emanda, Udalaren webgunean jarriko den estekaren bitartez. Bozkatzen duten pertsona guztien artean sari bat zozkatuko da.

Epaimahaiak emandako sariei dagokionez:

 

  • Teknikoa:

    • Lehenengo saria: 300 €-ko erosketa-txekea Txankakuan inskribatutako saltokietan trukatzeko.

    • Bigarren saria: 200 €-ko erosketa-txekea Txankakuan inskribatutako saltokietan trukatzeko.

  • Herri-epaimahaia:

    • 100 €-ko erosketa-txekea Txankakuan inskribatutako saltokietan trukatzeko.

Halaber, beste zozketa bat egongo da parte hartzen duten herritarren artean: 50 €-ko erosketa-txekea Txankakuan inskribatutako saltokietan trukatzeko.

Pandemia dela eta, ez da sariak banatzeko ekitaldirik egingo. Udaleko ordezkariak dendara bertara joango dira irabazleei sariak ematera.

Udalak saltokiak motibatu nahi ditu, parte har dezaten eta beren salmentak bultzatzeko eta gure herriko merkataritzaren irudi positiboa eta itxaropentsua sor dezaten.