Ostalaritzaren itxiera dekretatzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiaren ondorioz, Elgoibarko Udalak azaroko eta abenduko zabor kuota ez kobratzea erabaki du udalerriko taberna, kafetegi eta jatetxeei. Guztiek azaroaren 16tik 30era arte izango dute bonifikazioa eskatzeko aukera, Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ). Ordainketa abenduaren 15etik aurrera egingo da.