OINGOAN BAI

Elgoibarko Udala, Covid-19aren osasun krisia dela eta,  berriro ere hasi da  programatzen San Bartolome jaietan bertan behera geratu ziren zenbait ekintza.

Gauzak horrela, urriko eta azaroko zenbait ostiraletan,  “Oingoan bai” izeneko ekimena egingo da Herriko Antzokian, zeinetan Elgoibarko bost musika taldek lau kontzertu eskainiko dituzten. Urriaren 16an “Bikustik” taldeak jardungo du,  eta 30ean, “Amorante”. Bestalde, azaroaren 6an, kontzertu bikoitza egingo da “Elaners” eta “Leok´k” taldeen eskutik, eta amaitzeko, hilaren 19an “Testura” izenekoak jardungo du.

Kontzertu guztiak 20:30ean hasiko dira, eta euro bateko prezio sinbolikoa izango dute. Sarrerak urriaren 9an jarriko dira salgai Herriko Antzokian bertan eta Kutxabanken bidez.