Elgoibarko Udalak telefono zenbaki bat abiarazi du “Elgoibar Bizi-bizixa” (merkataritza eta zerbitzuei zuzenduta) eta “On egin” (ostalaritzari zuzenduta) bonoak Whatsapp bidez eskuratzeko. Interesdunek 688 69 89 11 telefono zenbakira mezu bat bidali dezakete urriaren 5 eta 6an, 8:00etatik 10:00etara zein bonu nahi duten (Bizi-bizixa, On egin edota biak) eta izena, 2 abizenak eta bonoak jasoko dituen pertsonaren NAN zenbakia adieraziz. Mezua jasota, datu guztiak zuzenak direla konprobatuko da eta hitzordua emango da.

Gogorazi beharra dago ere, bonuak era telematikoan erosi ahal izango direla udaleko web orrian (urriak 7, 8, 9, 13, 14 eta 15, 17:00etatik aurrera) eta aurrez aurre Santa Ana kalea 2an dagoen HAZen bulegoan (urriak 7, 8, 9, 13, 14 eta 15). Azken kasu honetan, pertsona bakoitzak 5 NAN edo AIZ ekarri ahal izango ditu (agiriak jatorrizkoak izan beharko dira, edo fotokopiak edo aurretik eta atzetik agiriei egindako argazkiak).

“Bizi bizixa” bonuak 50 eurokoak izango dira; Udalak 20 euro jarriko ditu, eta erosleak beste 30 euro. Pertsona bakoitzak 2 bonu erosi ahal izango ditu. “On egin”-en kasuan, aldiz, bonuak 8 eurokoak izango dira; Udalak 4 euro jarriko ditu, eta erosleak beste 4 euro. Pertsona bakoitzak 10 bonu erosi ahal izango ditu.