Elgoibarko KZguneak bere ateak ireki ditu bihar, irailak 9 asteazkena, baina zerbitzu horretaz gozatzeko aldez aurretik hitzordua hartu beharko da, hurrengo telefono zenbakiaren bitartez: 943 023 640. Hitzordua goizez zein arratsaldez hartzeko aukera izango da: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 20:00etara. 

KZgunearen ordutegiari dagokionez, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara egongo da zabalik eta hurrengo zerbitzuak egongo dira erabilgarri:

• Informazio orokorra
• Izapideak: Bakq, Metaposta
• Aurrez aurreko tutoretzak
• Nabigazioa: gehienez 20 minutu.

Derrigorrezkoa izango da maskara erabiltzea. Informazio gehiagorako: www.kzgunea.eus