HERRIKO ANTZOKIAREN PROGRAMAZIOAREN ALDIZKARIAREN AZALA

  • Ateak irailaren 17an irekiko dira eta herritarren eta langileen segurtasuna bermatzeko behar diren neurriak hartu dira.
  • Irisgarritasun unibertsalari dagokionez, eta berritasun gisa, begizta magnetikoa jarri da audiofonoa erabiltzen duten pertsonentzat.
  • Elgoibarko Udalak erabiltzaileei bonu anitzak eskaintzen dizkie. Sarrerak Kutxabanken edota leihatilan bertan erosi ahal izango dira.
  • PROGRAMAZIOA

Covid-19k eragindako pandemiaren ondorioz itxi ondoren, Elgoibarko Herriko Antzokiak berriro ekingo dio jarduerari irailean. Gaur egungo beharrak kontuan hartuta, Udalak behar diren neurriak hartu ditu herritarren eta langileen segurtasuna bermatzeko. Alde horretatik, esan behar da edukiera 100 pertsona ingurura murriztuko dela. Irisgarritasun unibertsalari dagokionez, eta berritasun gisa, begizta magnetikoa jarri da audiofonoa erabiltzen duten pertsonentzat.

Aurten ere, herritarren aisialdia sustatzeko helburuarekin, Elgoibarko Udalak ekintzaz beteriko programazioa antolatu du hurrengo hilabeteetan zehar. Guztira, gustu eta adin guztiei zuzendutako hamabost ekitaldi baino gehiago izango dira abendura arte.

Egitaraua Iñaki Agirre Zinemaldiaren bigarren edizioarekin hasiko da irailaren 17an. Gauzak horrela, Elgoibarko Udalak eta Ongarri Zine Klubak zine klubaren alma materra izan zena omenduko dute.

Hilabete hauetan zehar ere ez dira ikuskizun eszenikoak faltako. Zentzu horretan esfortzu berezia egin da antzerkia gazteei hurbiltzeko eta pandemiaren ondorioz bertan behera geratu ziren “Zaldi Urdina” eta “Moko zorrotza” ikuskizunak ospatuko dira, baita “Chefs” izenekoa ere:

  • Zaldi Urdina (urriak 23): Aingeru 17 urteko mutikoak ihes egingo du, jai giroan beste gazte bat droga hartuta hil denean, susmagarria delakoan. Haren atzetik eta azken urteotan drogak Euskal Herrian utzi duen arrastoaren xerka, pertsonaiek bidaia bat abiatuko dute ikuslearen gozagarri eta hausnarketarako gai.

  • Moko Zorrotza (azaroak 13): Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak parte hartzen dute. Juanek estudio bat du etxeko ganbaran, izarrei begira. Laura ikastolako aspaldiko laguna bizitan azaldu zaio Vega Sicilia ardo botila dotorearekin. Gaztetako kontuez eta liatuta egon zireneko haietaz hitz egin ostean, Guzmanekin ezkontzera doala esan dio, biek Institutuko kide izan zuten mutilarekin. Berriketan ari diren bitartean, Laurak Juani, benetan bera dela maitatzen duena erakusten dio eta bientzat ametsetako etorkizuna antolatzea erabaki dute: Guzman ezkongai utzi eta beraiek biak ezkontzea. Horretan ari direla, bat-batean ateko txirrinak jo du eta. Ezer ez da dirudiena!

  • Yllanaren Chefs (abenduak 11): Gastronomiaren mundu liluragarriari buruzko saioa da. Inspirazioa galdu duen ospe handiko sukaldari bat du ardatz istorioak. Sukaldari-talde burugabe batean konfiantza izan behar du, errezeta ikusgarri eta berria sortzeko eta, hartara, jatetxeko izarrei eusteko. Aldi berean, sukaldaritzaren munduko hainbat alderditan zehar ibiliko gara, hala nola jaten ditugun elikagaiekin, elikatzen gaituzten animaliekin, munduko sukalde eta zaporeekin dugun harremana. Egoak, “sukaldari izar” hauen arteko lehia eta Yllanaren umorearen lapikoan gustu handiz erortzen den guztia ikusiko ditugu.

Txikienek ere lehenengo mailako ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute hilabete hauetan zehar. Nabarmentzekoak dira, besteak beste: “Mari eta Gaileta fabrika”, Gorakadaren “Pinocchio” eta Glu Glu-ren “Botadun katua”.

Halaber, pandemiaren ondorioz bertan behera geratu zen XIX Aurresku eta Soinu Zahar txapelketa egingo da urriaren 24an eta jada ohikoa denez hileotan jardun musikalak ere egongo dira bertsolarien (Elgoibarko Izarrak antolatutako Bertso Jaialdia, abenduaren 29an) eta Elgoibarko udal musika Bandaren eskutik, baita proiektatutako dokumentalak eta Mendi Tour 2020 ere (azaroak 20.

Bonoak

Elgoibarko Udalak erabiltzaileei bonu anitzak eskaintzen dizkie:

  • Zine Bonua: lau saiotara doazen erabiltzaileek bosgarrena doan izango dute. 13 urtetik gorakoentzat.

  • Ikuskizun eszenikoen bonua: bi saiotara doazen erabiltzaileek hirugarrena doan izango dute. 13 urtetik gorakoentzat.

  • Ikuskizun eszenikoetara joaten diren adingabeen laguntzaileentzako bonua: adingaberen bati laguntzera, haurrentzako ikuskizun eszenikoetara, lau aldiz doazen erabiltzaileek, doan sartuko dira laguntzaile gisa doazen bosgarren aldian. 13 urtetik gorakoentzat da.

Bonu hauetaz gain, bi bonu berezi daude Gazte Txartela duten gazteentzat.

Sarrerak Kutxabanken edota leihatilan bertan (larunbatero 19:15 - 21:45) erosi ahal izango dira. Aipatzekoa da ere, saldu gabe geratzen diren sarrerak, egun berean leihatilan egon direla salgai.