Bertso eskola IrailaElgoibarko Udalak ahozko komunikazioa bertsoaren bidez lantzeko egitasmoa jarri zuen abian 2004an Gipuzkoako Bertsozale elkartearekin, Ikastolarekin eta Herri Eskolarekin lankidetzan. Urtez urte, LH4ko eta LH5eko 250 ikasle inguruk parte hartu ohi dute bertsogintza lantzen eskoletan, eta horri jarraipena eman nahian, biziberritu nahi du Udalak bertso-eskola.

Parte hartuko dutenen adin tartea LH3tik DBHra artekoa izango da, biak barne. Ikasle taldeak osatuz gero, saioak urrian hasiko lirateke eta astelehenero egingo lirateke, arratsaldeko 18:00etan hasi eta ordubetez. Lekua aurrerago zehaztuko du Udalak.

Bertso-eskolarako aurre matrikulazioa irailaren 15era arte egin ahal izango da.

Izena emateko: Udalaren Euskara Saila / 943 744 366 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.