Elgoibarko Udalak, pasa den ekainaren 30ean, Altzola auzoko Karmen plazan, hurrenez hurren, 3. zenbakiko 3. eskuinean eta 5. zenbakiko eskuineko etxabean dauden bi etxebizitza besterentzeko prozesua hasi zuen.

Lizitazioaren gutxieneko tipoek eta besterentzearen oinarrizko prezioek honako zenbateko hauek dituzte. Zenbateko horiek gorantz hobetu ahal izango dira, eta ez dira onartuko zenbateko horretatik beherako eskaintzak.

  • 1. LOTEA: 1. zenbakidun etxebizitza, Karmen plazako 3. zenbakian, 3. eskuinean, dagoena: 41.751,02 €
  • 2. LOTEA: 2. zenbakidun etxebizitza, Karmen plazako 5. zenbakian, eskuineko etxabean, dagoena: 38.792,05 €

Esleipena lehiaketa bidezko prozedura irekiaren bitartez egingo da, eta esleitzeko irizpide bakarra prezioa izango da, hau da, eskaintza onena aurkezten duenari esleituko zaio lehiaketa. Eskaintza onena izango da prezio altuena eskaini duena.

Interesdunek etxebizitza bat edo biak erosteko eskaintzak aurkeztu ahal izango dituzte. Dena dela, ezin izango da etxebizitza bakoitzarentzat eskaintza bat baino gehiago aurkeztu. Lizitazio honen xede diren higiezinak ikusi nahi dituzten interesdunak Elgoibarko Udalarekin jarri beharko dira harremanetan, etxebizitza horiek ikusi ahal izateko eguna eta ordua zehazteko.

Kontratazio honen espedientea Herritarren Arreta Bulegoan aztertu ahal izango da aurretiazko hitzorduarekin, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00etara, egunero, eta proposamenak aurkezteko epea igaro arte.

Proposamenak Herritarren Arreta Bulegoan aurkeztu beharko dira 8:00etatik 14:00etara. Epea irailaren 10ean bukatuko da, 14:00etan. Etxebizitzen zozketa irailaren 17an egingo da, goizeko 9:00etan, udaletxeko pleno aretoan.