ueu 2020

  • Udalak matrikularen kostu osoa ordainduko die Elgoibarko ikasleei, langabeei, pentsiodunei eta jubilatuei. Horretaz gain, matrikularen kostuaren erdia ordainduko die lanean diharduten pertsonei. Dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea urriaren 30ean bukatuko da.

Aurreko urteetan bezalaxe, elgoibartarrek UEUren udazkeneko ikastaroak doan edo prezio erdian egiteko aukera izango dute Elgoibarko Udalaren dirulaguntzei esker.

Ikastaro batzuk online izango dira eta beste batzuk aurrez aurre baina talde txikitan.

Hona hemen UEUk 2020ko udazkenerako prestatu duen eskaintza: https://www.unibertsitatea.net/blogak/ueu365/2020/07/22/ueuren-2020ko-udazkena-aurrerapena/

 

IKASTAROAK

  • Moodle: hasieratik haratago. info+

  • Ikusmira aldatzeko feminismotik zelatan. info+

  • Emozioen kudeaketa sakonean. info+

  • Areagotu zure konpetentzia digitala! (MOOC) info+

  • Heziketa literarioa Bigarren Hezkuntzan: genero irudikapenak eta identitate sexualak euskal literaturan. info+

  • Hitz Adina Mintzo, hizkuntza gutxituak ezagutzeko zikloa (20/21 ikasturtea) info+

  • Soziolinguistika Hiztegi Txikia II (udaberrian atzeratutako saioak): Testuingurua, Aktibazioa eta Jarrera. info+

  • Visual Thinking ikas-irakasteko ikusgarria. info+

  • Bizidun bila I. Non daude eta nola ikus ditzakegu? Odonatu, tximeleta, anfibio eta narrastiak. info+

  • Bideogintza ikastaroa (bideo didaktikoen grabazioa eta edizioa). info+

  • Azterketa sozialerako lau mailak. info+

  • Gau Beltza ospakizuna antolatzeko ikastaroa. info+

 

 

JARDUNALDIAK

  • Euskal kultur sorkuntza kultur kritika feministaren begiradapean. info+

  • Natur Zientzien IV. topaketa jardunaldia. info+

 

Matrikulazioari dagokionez, izen ematea irailaren 1ean zabaldu da, UEUren webgunean www.ueu.eus edo UEUren bulegoetan (Bilbo, Eibar, Iruñea) egin daiteke.

UEUk aurtengo udazkenerako antolatu dituen ikastaroei buruzko informazio gehigarria nahi dutenek Udako Euskal Unibertsitatearen webgunean (www.ueu.eus) izango dute eskura. Eibarren programatutako ikastaroak, bestalde, Isasi-Markeskoa jauregian emango dira (telefonoa: 943 821426, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.).

Elgoibarko Udalaren Euskara Sailaren dirulaguntzei dagokienez, aditzera eman behar da, Udalak matrikularen kostu osoa ordainduko diela Elgoibarko ikasleei, langabeei, pentsiodunei eta jubilatuei. Horretaz gain, matrikularen kostuaren erdia ordainduko die lanean diharduten pertsonei. Dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea urriaren 30ean bukatuko da.

Informazio gehiago lortu nahi dutenek Elgoibarko Udalaren Euskara sailera jo beharko dute (943 74 43 66 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.).