Odol ateraldia Olaizaga polikiroldegian

Ostiral honetan, irailak 4, odol emanaldi berri bat izango da Elgoibarren. Azken bost hilabeteetan Olaizaga Kiroldegian izan ostean, Elgoibarko Odol Emaileen Elkartea Jubilatuen biltokira pasatuko da, Eguneko Zentro zaharrera. Elkarteko kideak, Elgoibarko Udalak utzitako erabilera anitzeko gelan izango dira, espazio handia da eta irisgarritasun baldintzetara egokitua. 
 
Elkartetik adierazi dutenez, COVID-19 gaitzak eragindako osasun larrialdi egoeran,segurtasun neurriak indartu egin dira, odola ematera bertaratzen diren pertsona guztien segurtasuna bermatzeko protokoloak ezarriz. Beraz, bermatuta dago odol ateratzeak segurtasun osoz egiten direla, bai odol emaileentzat, bai horiei laguntzen dieten osasun langileentzat.
 
Segurtasun neurriak indartzeaz batera, beharrezkoa izango da aurretiaz hitzordua eskatzea, 623 328 408 telefono zenbakira deituta. Asteazken eta ostegun arratsaldetan jasoko dituzte deiak, baita ostiralean bertan ere. Hitzordua WhatsApp bidez ere eskatu ahal izango da. 
 
Arratsaldeko 18:30etatik 20:30etara bitartean izango da odola emateko aukera eta odola emateko ohitura duten kideei jakinarazteaz gain, Udalak zein Elgoibarko Odol Emaileen elkarteak odol emaile ez direnei ere bertaratu eta elkartasun ekintza honetan parte hartzeko gonbitea luzatzen diete. Gogoratu behar da elkarteko kideak, beti osasun langile profesionalekin batera, 3 astetik behin biltzen direla odol ateraldiak egiteko, ostiraletan zehazki. Esan bezala, irailetik aurrera Jubilatuen Biltokia izango dute topagune.