Mintxetako igerilekuak

Ekainaren 8tik uztailaren 27ra arte, 26.410 erabiltzaile pasa dira Mintxetako igerileku eta kirol-instalazio desberdinetatik. Covid-19k eragindako osasun krisia kontuan hartuta, espero baino normaltasun handiagoarekin pasa dira ekaina eta uztaila, erabiltzaile kopuru polita izanik igerilekuetan eta bestelako instalazioetan:

Ekainean guztira 9.110 erabiltzaile izan dira:

  • Muskulazio gelan: 866
  • Kardio gelan: 259
  • Atletismo pistan: 191
  • Igerilekuetan: 6.672
  • Tabernan: 1.122

Uztailean (27ra arte), erabiltzaileen datuak honakoak izan dira: 17.300 erabiltzaile

  • Muskulazio gelan: 1.155
  • Kardio gelan: 287
  • Atletismo pistan: 158
  • Igerilekuetan: 14.257
  • Tabernan: 1.443

Gogoratu beharra dago, Elgoibarko Udalak eta Udal Kirol Patronatuak kirol instalazioak Berrirekitzeko Plana prestatu zutela, erabiltzaileen segurtasuna eta higienea bermatzeko eta Covid-19 zabaltzea saihesteko. Hainbat neurri hartu dira kirol eremu bakoitzaren eta haren eremu komunen sarrera, edukiera, iraunkortasuna, erabilera eta higiene baldintzak eta desinfekzioa kontrolatzeko. Zentzu honetan, Udal Kirol Patronatuak Mintxeta irekitzeko prestatutako Kontigentzia Plana oso ona izan dela aipatu du Bailarako Osasun Sailak pasa den astean egindako ikuskapenean.

Mintxetako kirol instalazioak ekainaren 8an irekiko ziren (muskulazio gela, kardio gela, atletismo pista eta tabernako zerbitzua), deseskaladako 3. fasearen hasieran. Mintxetako kanpoko igerilekuek ekainaren 15ean ireki ziren, edukiera 3.000 lagunetik 1.000ra jaitsiz.

Igerileku estalietan pertsonen segurtasun eta higiene baldintzak bermatzeko zailtasuna dela eta, Olaizaga Kiroldegia itxita egongo da irailera arte. Jardueraren zati bat (muskulazio gela eta ikastaroak) Mintxetara eraman dira. Itxiera honen bidez instalazio bakar batean zentralizatu nahi dira erabiltzaileen eta abonatuen segurtasuna eta higienea bermatzeko ahalegin guztiak.