Elgoibarko udal korporazioa osatzen duten talde politikoen eta jaien antolaketan parte hartzen duten elkarte, kolektibo eta eragileen ordezkoak Kalegoen plazan

  • Helburua elgoibartar guztien osasun publikoa bermatzea da, koronabirusaren krisiak eragindako ziurgabetasun eta osasun-murrizketen testuinguruan.
  • Erabakiak, Elgoibarko udal korporazioa osatzen duten talde politikoen zein jaien antolaketan parte hartzen duten elkarte, kolektibo eta eragileen babesa du.
  • Ekitaldi gutxi batzuk mantenduko dira, horietako batzuk sinbolikoak. Hiru erakusketa egingo dira: bata Eduardo Arrillagaren argazkiena, bestea erraldoi eta buruhandiena Aita Agirre kulturgunean eta hirugarrena Kirol Argazki Lehiaketarena Kultur Etxean; San Bartolome bezperan kanpai jotzea izango da herriko ermita guztietan; San Bartolome egunean, herriko dultzaineroen eta Elgoibarko Txistulari Bandaren Dianak izango dira eta meza nagusia egingo da; halaber, abuztuaren 23an eta 24an jokatuko diren pilota profesionaleko CaixaBank Masters Txapelketako bi partida daude programatuta.

Egun hauetan, Elgoibarrek San Bartolome jaietako xehetasunak bukatzen egon beharko luke. Hala ere, koronabirusaren hedatzea dela eta, Elgoibarrek ere jaiak bertan behera uzteko erabakia hartzera behartuta ikusi diren beste hainbat udalerrirekin bat egin du eta beraz, aurten ez da sanbartolome festarik ospatuko. Erabakiak, Elgoibarko udal korporazioa osatzen duten talde politikoen zein jaien antolaketan parte hartzen duten elkarte, kolektibo eta eragileen babesa du. Helburua elgoibartar guztien osasun publikoa babestea da, koronabirusaren krisiak eragindako ziurgabetasun eta osasun-murrizketen testuinguruan .

Guztiek, San Bartolome eguna ospatu baino juxtu hilabete lehenago, agerraldia egin dute gaur goizean udaletxeko pleno aretoan, albistearen berri ofizialki emateko. "Zentzuz eta erantzukizunez hartutako erabakia da, Covid-19aren azken kasuen aurrean, pertsonen segurtasuna %100ean bermatzeko ezintasunean oinarrituta hartutako erabaki adostua da. Bistan da ez direla baldintza egokiak ematen ari eta ez dela bideragarria herritarren parte-hartzea lehenesten duten ekitaldiak antolatzea. Erabaki zaila izan da, baina saihestu egin behar ditugu gure jaietan izaten diren jendetza pilaketa handiak " , adierazi du Ane Beitia alkateak.

Azken asteetan, Udaleko ordezkariak eta tokiko eragileak harremanetan egon dira eta egoera aztertu dute. Erabakia bat dator Eudelen kultura- eta jai-ekitaldiak egiteko adostutako gomendioekin eta osasun publikoa bermatzeko beharrezko neurriekin eta, batez ere, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak uztailaren 15ean argitaratutako Aginduarekin eta irizpideekin.

Elgoibarko Udala programazio alternatibo bat prestatzen hasia zen, 60 jarduera ingururekin, guztiak ere "normaltasun berriak" ezartzen zituen irizpideetara egokituak. Abuztuaren 23, 24, 26, 27, 28 eta 29rako zenbait ikuskizunetarako kontratuak ere sinatu zituen. Zentzu honetan, kultura edo azokak bezalako sektore inplikatuak, baita kirol proba batzuk ere (Etxaniz Memoriala txirrindularitza lasterketa bertan behera geratu da, baita ohiko idi-probak ere…) jasaten ari diren zailtasunen jakitun izanik, Udalaren asmoa da 2020an zehar jarduera eta ekitaldi horietako asko birprogramatzea, denboran sakabanatuago dagoen egutegi bat eginez, bere garapenerako pandemiaren bilakaeraren baldintzak hobetuko direnaren esperoan. Proposamen guztiak birusaren hedapena saihesteko osasun-agintari eskudunek ezarritako arau eta gomendioen mende egongo dira. Irailera begira, aire libreko zine emanaldiak bertan behera utziko dituztela aurreratu du Udalak.

Hala ere, Udalak ekitaldi gutxi batzuk mantenduko ditu, horietako batzuk sinbolikoak, jai egunak gogoratzeko:

ABUZTUAK 23, OSTIRALA, DOMINGO 23 DE AGOSTO, SAN BARTOLOME BEZPERA

  • Irailaren 7ra arte, Eduardo Arrillaga argazkilariaren PHOTO KALEAN erakusketa izango da herriguneko kaleetan, soka-muturrako argazkiekin. Errosario kalean, Txiki eguneko argazkiak jarriko dira ikusgai.
  • 13:00etan: kanpai jotzea herriko ermita guztietan. Udaletxeko balkoia apaindu egingo da eta Elgoibarko bandera haga erdian jarriko da.
  • 17:00etan: Pilota profesionaleko Masters CaixaBank Torneoa, Ikastolako frontoian. (Sarrera aurreratuen salmenta Kaia tabernan. edukiera mugatua). Zuzenean, ETB-1.
  • 18:30etan: Erraldoi eta buruhandien erakusketa Aita Agirre kulturgunea, irailaren 4ra arte. Egunero 18:30etik 20:30era.
  • 19:00etan: Kirol Argazkien XV. Lehiaketako lanen erakusketa, Kultur Etxeko erakusketa gelan. Irailaren 1era arte. Egunero 18:30etik 20:30era.

ABUZTUAK 24, ASTELEHENA, “SAN BARTOLOME EGUNA”

  • 9:00etan herriko Dultzaineroen Diana
  • 9:45etan Elgoibarko Udal Txistulari Bandaren Diana.
  • 11:00etan Meza nagusia: Ez da txistularirik egongo, ez eta Udalbatzaren kalejira tradizionalik ere.
  • 18:00 Pilota profesionaleko Masters CaixaBank Torneoa, Ikastolako frontoian. (Sarrera aurreratuen salmenta Kaia tabernan. edukiera mugatua).

ABUZTUAK 30, IGANDEA

• 11:30etan Meza jubilatuen omenez.

Udal korporazioak eta jaien antolaketan parte hartzen duten ohiko gizarte eragileek elgoibartarren ulermena eskatzen dute, osasun arrazoiengatik ospakizunak bertan behera uzteko akordioaren aurrean. Une honetan, lehentasuna guztion osasun publikoa zaintzea da. Ildo horretan, eskerrak ematen dizkie udalerriko talde eta gizarte-talde guztiei, jaiak bertan behera uzteko berriari dagokionez izan duten inplikazioagatik eta, batez ere, enpatiagatik.

Era berean, herritarrei dei egin diete datozen asteetan maskara eramateko, eskuak erregularki garbitzeko eta pilaketak saihesteko osasun neurriak errespetatzen jarrai dezaten. Auzokideren batek birusaren sintomak edo zalantzak baditu, ohiko osasun-zentroarekin zuzenean harremanetan jartzea gomendatzen da.