• Udaleko Berdintasun Sailak, guztira, 12.000 euro bideratuko ditu udalerrian genero berdintasuna sustatzeko helburua duten bi diru-laguntza deialdi abiarazteko. Tokiko entitateek abuztuaren 14ra arte aurkez ditzakete eskaerak.

Elgoibarko Udalak diru-laguntzen bi deialdi ireki ditu udalerriko toki entitateentzat, herrian emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna sustatu eta lortzeko proiektuak garatu ahal izateko. Laguntza horien zenbateko osoa 12.000 eurokoa izango da.

Lehen deialdia dagoeneko irekita dago eta udalerriko elkarteei zuzenduta dago, eta guztira 6.000 euro erabiliko dira genero berdintasuna sustatzeko programa eta jarduera berariazkoak abian jartzeko. Laguntza hauek eskatzeko epea abuztuaren 14ra arte egongo da zabalik, esteka honen bidez: https://labur.eus/BerdintasunaDirulaguntzakElkarteak

Era berean, Elgoibarko Udalak berdintasunaren aldeko programa zehatzak garatzen dituzten Elgoibarko emakumeen elkarteentzako dirulaguntzen deialdia ere zabaldu du: https://labur.eus/BerdintasunaDirulaguntzakEmakumeenElkarteak. Ildo horretatik, Udalak beste 6.000 euro emango ditu laguntzetara. Kasu honetan ere, eskaerak egiteko epea abuztuaren 14ra arte egongo da zabalik.

Eskabidea presentzialki tramitatu nahi duten entitateek Herritarrendako Arreta Zerbitzuaren bidez (HAZ) ere egin ahalko dute (Santa Ana kalea, 2).

Udalak udalerriko erakunde eta elkarte guztiei dei egiten die beren proiektuak aurkez ditzaten eta, hartara, Elgoibarko gizartea hobetzeko eta gizarte hori inklusiboagoa, berdintsuagoa eta bidezkoagoa bihurtzeko ekimenak diruz lagundu daitezen.