2020ko formakuntzaren kartela

Elgoibarko Udalaren eta herriko ikastetxeetako guraso taldeen arteko elkarlanaren bitartez osatuta dagoen Guraso Formakuntza Taldeak urte honetarako antolatuta zeuden adikzioen prebentzio programako saio guztiak atzeratu egin behar izan ditu koronabirusak sortutako osasun krisia dela eta.

Programan jasotako hitzordu guztiak (6 guztira, baina hizkuntza bikoizten denez 12 saio) eskaintzea aurreikusten da, irailaren 17an hasi eta azaroaren 19an bukatuz. Antolatzaileen asmoa saioak aurrez-aurrez egitea da, baina pandemiaren eboluzioak baldintzatuko du formatua. Hala, irekita uzten da dijitalki egiteko aukera ere. Kasu horretan, hitzorduen egun eta ordua errespetatuko litzateke eta izena eman duten pertsonei helbide elektronikoz bidaliko litzaieke informazioa egun batzuk lehenago.

Saioak dijitalki eskaini beharko badira, ZOOM edo Jitsi Meet bezalako plataformen bitartez egingo da, hizlari bakoitzak nahiago duenaren arabera. Saio guztiak mugikorretik jarraitzeko aukera izango da. Bestalde, presentzialak badira, zaintza zerbitzua bermatuta egongo da.

Dagoeneko zabalik da izena emateko epea, hurrengo loturaren bitartez egin daiteke: https://labur.eus/yqJKO Saio bakoitza hurrengoaren osagarria izango da eta pertsona bakoitzak erabaki dezake interesatzen zaion saio bakarrean zein programa osoan izen ematea.

PROGRAMA GURASO FORMAKUNTZA 2020: Adikzioen prebentzio programa

  • Familiaren garapena: irailak 17, arratsaldeko 15:30etan (euskaraz) eta 18:00etan (gazteleraz), Izar Arregiren eskutik. (Adin guztiak)
  • Teknologiaren erabilera egokiak: irailak 22, arratsaldeko 15:30etan (gazteleraz) eta 18:00etan (euskaraz). (Adin guztiak)
  • Nerabeen gatazketan bidelagun: irailak 24, arratsaldeko 15:30etan (euskaraz) eta 18:00etan (gazteleraz), Nerea Mendizabalen eskutik. ( LH5-6 eta DBH)
  • Seme-alaben adimen emozionala: Ixone Akarregiren eskutik, urriaren 1ean eta 8an (HH eta LH), arratsaldeko 15:30etan (euskaraz) eta 18:00etan (gazteleraz). Baita urriaren 15ean eta 22an (DBH), arratsaldeko 15:30etan (gazteleraz) eta 18:00etan (euskaraz).
  • Mugak jarri ezinik: urriaren 21ean, arratsaldeko 15:30etan (euskaraz) eta 18:00etan (gazteleraz), Izar Arregiren eskutik. (2 urte bitartekoak)
  • Komunikazio ez bortitza: azaroaren 19an, Nerea Mendizabalen eskutik. (HH eta LH)