Lanetan topatu duten amiantoa
Topatu duten amiantoa lanetan
  • Kantitate txikia antzeman den arren, maiatzaren 21ean eta 22an Udalak kendu egin zuen tratamendu espezializatu baten bidez.
  • Lanak egin dituzten langileen osasuna zaindu eta bermatu da uneo oro. Era berean, gertaerak ez du inolako arriskurik ekarri inguruan bizi diren edo ibili diren bizilagunen osasunerako.

Joan den martxoaren 17an, Olaizagako kiroldegiko igerileku estaliak handitzeko obretan, lanak egiten ari ziren enpresa esleipenduneko langileek fibrozementuaren hondakinak aurkitu zituzten lanean ari ziren kokalekuan, mikropiloteak jartzeko ezpondan hondeatzen ari ziren bitartean.

Mota honetako obretan amiantoa aurkitu den beste kasu guztietan egiten den bezala,, lan tekniko berezia egin behar da material hau ezabatzeko. Horrela, Elgoibarko Udalak, Amenabarren bitartez, lan plan bat egitea eskatu zion Amianto eta Kudeaketa, S.L.U. enpresa espezializatu eta baimendua. Enpresa honek lan-plana idatzi zuen eta bertan, 60 m3 lur eta 5 ml lurzoru-hodi kendu eta enkapsulatzeko beharra jasotzen zen. Lan-plan honi apirilaren 15ean eman zitzaion sarrera Eusko Jaurlaritzan.

Maiatzaren 6an, Amianto y Gestión, S.L.U.k egindako lan-plana onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta maiatzaren 21ean eta 22an, materiala kentzeko lanak burutu ziren segurtasun-baldintza guztiak errespetatuz eta onartutako planaren prozedura jarraituz. Osalanek urrats guztien berri izan du hasieratik. Era berean, egindako analisien arabera, lurzoruak ez daude kutsatuta.

Amianto antitate oso txikia antzeman den arren, hura kentzeko tratamendu espezializatua behar izan dela adierazi du Udalak. Hala, lanak egin dituzten langileen osasuna une oro zaindu eta bermatu da. Halaber, Udalak azpimarratu du gertaera honek ez duela inolako arriskurik ekarri inguru horretan bizi diren edo ibili diren bizilagunen osasunerako.