Gaur egun bizi dugun osasun krisia kontutan izanik, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak aurtengo Udako Kirol Kanpusa bertan behera uztea erabaki du. COVID-19aren hedapena eragozteko helburuarekin, osasun arloko agintariek egindako gomendioak kontutan hartuta eta segurtasun eta higiene arloan beharrezko neurriak %100ean bermatu ahal izateko zailtasunak ikusita, erabakirik zentzuzkoena eta arduratsuena dela uste dute eta hortaz, uda honetan ez da Kirol Kanpusik antolatuko. Patronatuak 10 urte baino gehiago darama sei eta hamahiru urte bitarteko ume eta nerabeentzat gero eta partaide gehiago izan duen (265 izan zituen 2019an) Kanpusa antolatzen baina aurten, egoerak behartuta, etenaldi bat egingo da, hurrengo urtean berreskuratzeko ilusioarekin.