ikastaroak iragartzeko kartela

  • Erabiltzaileek hilean 15 euroko tarifa laua ordainduta, spinning, zumba, pilates, GAP edota Entrenamendu Funtzionalekin lotutako saiok egin ahal izango dute, egunero nahi beste.
  • Eskaitza zabala prestatu da, astean 34 saio desberdin antolatu dira eta interesdunek Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoaren bitartez eman beharko dute izena.
  • Maiatzeko ikastaroak (PDF)
  • Izena emateko formularioa (PDF)

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak, bizi dugun egoera honetan herritarrek kirol ikastaroekin jarraitzeko aukera emateko helburuarekin, maiatzaren 4tik aurrera bost jarduera desberdinez osaturiko (spinning, zumba, pilates, GAP eta Entrenamendu Funtzionala) ikastaro birtualak eskainiko ditu, astean 34 saio desberdinez osatutako eskaintza.

Egunero ordutegi zabalean, saio desberdinetan parte hartzeko aukera izango dute izena ematen dutenek, hau da, tarifa lau batekin, hilean 15 euro ordainduz, egunero nahi beste saiotan eta edozein ikastarotan parte hartu ahal izango da.

Horretarako lehenik Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean izena eman eta 15 euro ordaindu beharko dira. Izena ematen dutenek zoom aplikazioaren bitartez on line saioetan parte hartzeko klabea jasoko dute, saio bakoitza hasi baino 15 minutu lehenago jasoko du sarbidea.

Saio bakoitzak 40 minutuko iraupena izango du eta monitoreak zuzenean emango ditu saioak, spinning-a Mintxetako spinning gelatik eta etxetik zumba, GAP, pilates eta entrenamentu funtzionala. Zumba ikastaroak haurrentzako (12 urtera arte) eta gazte-helduentzako bereiztuko dira. Erantsitako taulan azaltzen dira ikastaro bakoitzeko saioen ordutegiak

Ekimen honen helburua konfinamendu egoera honetan herritarrei kirola egiteko beste aukera eskaintzea da.