Olaizaga kiroldegiko garbiketa lanak
Olaizaga kiroldegiko garbiketa lanak
Olaizaga kiroldegiko garbiketa lanak
Olaizaga kiroldegiko garbiketa lanak

Koronabirusagatik ezarritako alarma egoera dela eta, kirol instalazioen behin-behineko itxiera aprobetxatuz, Elgoibarreko Udal Kirol Patronatua hainbat garbiketa lan egiten ari da Olaizaga Kiroldegiko igerilekuetan. Normalean, zaintza lan hauek abuztuan egiten dira. Patronatuak Osasun Sailaren araudiak betez etenaldi tekniko bat egin behar du urtero, igerilekuak hustu eta dagozkion mantentze lanak egiteko. Horregatik, Udalak geldialdi hau aprobetxatu du lan horiek aurreratzeko, behin instalazioak berriro irekitzen direnean erabiltzaile guztiei kirol jarduera osasungarri, irisgarri eta segurua bermatzen duten kalitatezko instalazioak eskaintzen jarraitzeko.

Egiten ari diren lanen artean, uraren zikinkeria filtratzen duten hare-iragazkiak ordeztea nabarmentzen da, arazketa hobetuz eta uraren kalitate ona bermatuz. Halaber, balbulak berritu dira, igerilekuak hustu dira dagozkion garbiketa eta desinfekzio lanak egiteko, gainazaleko plakak lotu dira, gainezkabideak margotu dira eta saretak eta kortxerak sakon garbitu dira, besteak beste.