• Eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 30a izango da.
  • Oinarriak

Udalerrian euskara sustatzen jarraitzeko helburuarekin, Elgoibarko Udalak hurrengo dirulaguntzak eskainiko ditu 2020 urtean zehar:

  • Elgoibarko Udal Euskaltegitik kanpo euskara ikasteko dirulaguntzak, baita barnetegietarako ere (laguntza hauek eskatzeko azken eguna irailaren 25a izango da).

  • UEUk, EHUk eta Hik Hasik euskara hutsean antolatutako ikastaroak egiteko dirulaguntzak.

  • Elgoibarko establezimenduetako errotulu nagusia euskara hutsean edota irudi korporatiboa euskaraz edo ele bietan jartzeko dirulaguntzak.

  • Herriko enpresetan euskararen erabilera bultzatzeko dirulaguntzak.

Jarduera hauetarako eskaerak aurkezteko azken eguna urriaren 30a izango da eta interesdunek dagoeneko eskabideak aurkez ditzakete HAZen, Herritarren Arreta Zerbitzuan (Santa Ana kalea 2, behea), edota telematikoki Udalaren webguneko Herritarren Atarian.