Elgoibarren GERTU ren kartela 

Elgoibarren GERTU” laguntza zerbitzu bat da, telefono bidezkoa eta birtuala, Elgoibarko Udalak abian jarri duena, koronabirusak eragindako alerta egoerak dirauen bitartean, indarkeria matxistaren arriskua duten emakumeei lagundu ahal izateko.
Zerbitzuak telefono zenbaki bat izango du 688 804 672 eta goizeko 7:00etatik gaueko 21:00etara egongo da erabilgai.

Elgoibarko Udalak zerbitzu berri bat abiarazi du indarkeria matxistaren egoerei aurre egin behar dieten udalerriko emakumeei arreta bermatzeko helburuarekin. Ekimenak “Elgoibarren GERTU” du izena eta laguntza zerbitzu bat da, telefono bidezkoa eta birtuala, koronabirusak eragindako alerta egoerak dirauen bitartean, indarkeria matxistaren arriskua duten emakumeei lagundu ahal izateko.

Elgoibarren GERTU” honako zerbitzu hauek eskaini ahal izango dituzten profesionalek artatuko dute:

  • Indarkeria matxistaren egoerei aurre egin behar dieten emakumeei laguntza emozionala ematea, bai egoera horiek alarma egoera baino lehen gertatzen zirelako, bai egoera honen baitan sortu direlako. Bikotekideekiko, seme-alabekiko edo, etxean, konfinamendua partekatu behar duten beste pertsona batzuekiko arazoak.

  • Laguntza eskaintzen den bitartean sor daitezkeen gizarte arazoak gizarte zerbitzuekin batera kudeatzea.

  • Laguntza eskaintzen den bitartean sortzen diren segurtasun arazoak tokiko poliziarekin batera kudeatzea.

  • Beste laguntza motaren bat behar baldin bada, laguntza hori udal mailako edo erkidego mailako beste baliabide batzuekin batera kudeatzea.

  • Beharrezkoa dela uste izanez gero, indarkeriaren biktima diren emakumeak artatzeko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzura edo 112ra bideratzea.

  • Artatzen diren kasu guztien jarraipena egitea, alerta egoerak abian dagoen denbora guztian.

Elgoibarren GERTU”k telefono zenbaki bat izango du 688 804 672 eta goizeko 7:00etatik gaueko 21:00etara egongo da erabilgai, bai deiak egiteko, bai deiak jasotzeko, emakumeekin adosten diren ordu eta egunetan. Telefono honetan deiak, bideo-deiak eta Whatsappak jaso ahal izango dira.

Era berean, Elgoibarko Udalak gogorarazten du, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak etxeko indarkeriaren edo sexu-erasoen biktima izan diren emakumeentzako informazio eta arreta-zerbitzua eskaintzen duela 900 840 111 telefonoaren bitartez. Informazio gehiago: https://www.euskadi.eus/informazioa/genero-indarkeriaren-biktima-diren-emakumeentzako-zerbitzu-espezializatua/web01-a2gizar/eu/