BANDOA (pdf)

Martxoaren 14ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitarau den 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, Alarma-estatuaren adierazpena jarri da indarrean hurrengo 15 egunetarako. Helburua COVID-19 Coronavirusaren hedapena saihestea da, osasun-sistema kolapsatzea eragin dezakeelako.

Egoera horretarako ezarritako neurriek zuzenean eragiten diete herritarrei:

EZIN DA KALERA IRTEN, horrelako egoeretan izan ezik:

7. artikulua. Pertsonen zirkulazio-askatasuna mugatzea.

Alarma-egoera indarrean dagoen bitartean, erabilera publikoko bideetatik soilik zirkulatu ahal izango dute pertsonek, honako jarduera hauek egiteko:

Elikagaiak, sendagaiak eta lehen mailako produktuak erosteko.

Osasun-zentro, -zerbitzu eta –establezimenduetara joateko.

Lanlekura joateko, lan prestazioa, enpresa-lana edo profesionala burutzeko.

Ohiko bizilekura itzultzeko.

Mendekotasuna dutenak zaintzeko (adinekoak, adin-txikikoak, mendekotasunen bat dutenak zein bereziki ahulak diren pertsonak).

Finantza-erakundeetara eta aseguru-etxeen bulegoetara joateko.

Ezinbesteko egoerak edo beharrak kudeatzeko

Aurrekoen tankerako beste edozein jardueratarako, banaka egiten bada, edo laguntza berezia behar duen pertsona bati laguntzeko egiten bada.

Halaber, ibilgailu partikularrek erabilera publikoko bideetan zirkulatu ahal izango dute, aurreko paragrafoan aipatutako jarduerak egiteko edo gasolina-zerbitzuguneetan edo gasolina-zerbitzuguneetan erregaia hartzeko.

Nolanahi ere, lekualdaketetan osasun-agintariek emandako gomendioak eta betebeharrak errespetatu beharko dira.

Barne Arazoetako ministroak errepideak edo bide-zatiak zirkulazioari ixtea erabaki ahal izango du, osasun publikoa, segurtasuna edo zirkulazioaren arintasuna dela eta, edo arrazoi berberengatik ibilgailu jakin batzuen sarbidea murrizteko.

ELGOIBARri dagokionez:

ERAIKIN PUBLIKO GUZTIAK ITXITA EGONGO DIRA ALARMA-EGOERA ETA, HALA BADAGOKIO, HARTZEN DIREN LUZAPENAK INDARREAN DAUDEN BITARTEAN (LANGILEENTZAT IZAN EZIK).

EKITALDI PUBLIKO GUZTIAK ETENGO DIRA ALARMA-EGOERA INDARREAN DAGOEN BITARTEAN, ETA, HALA BADAGOKIO, BAITA HARTZEN DIREN LUZAPENAK ERE, OSTEGUNETAKO MERKATUA ETA HILABETE AMAIERAKO AZOKA BARNE.

JENDEARENTZAT IXTEN DIRA PARKEAK ETA KOMUN PUBLIKOAK, ALARMA-EGOERA ETA, HALA BADAGOKIO, HARTZEN DIREN LUZAPENAK INDARREAN DAUDEN BITARTEAN.

HERRITARRENGANAKO ZUZENEKO ARRETA ETEN EGINGO DA UDALEAN, ETA LARRIALDIETARAKO ARRETA GUNEA BAINO EZ DA JARRIKO UDALTZAINGOAN.

Administrazio-prozeduren epeak bertan behera geratuko dira Alarma egoeraren 15 eguneko epean.

Alarma-egoeraren dekretua edo, hala badagokio, dekretu horren luzapenak bertan behera geratzen diren unean hasiko dira zenbatzen epeak.

Beraz, edozein dokumentu aurkezteko premiak itxaron dezake.

Udalarekin harremanetan jartzeko, honako telefono-zenbaki eta helbide elektroniko hauek erabili beharko dituzte:

Herritarren Arretarako Bulegoa:

Tel.: 943-74.10.50

E-mail: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Udaltzaingoa

Tel.: 943-74.13.94 /

E-mail: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Elgoibarko Udalak lasaitasunerako deia helarazi nahi die herritarrei. Hartutako neurriak prebentzio-neurriak dira, kutsatze masiboa eta aldi berean kutsatzea saihesteko. Elikagaien eta premia biziko produktuen hornidura bermatuta dago, eta, horregatik, zentzuz jokatzeko eta osasun agintarien gomendioak jarraitzeko eskatzen zaie herritarrei. Gaixotasunaren sintomak sentituz gero, ez joan osasun-zentrora, geratu etxean eta deitu 900 20 30 50 telefono zenbakira.

Elgoibar, 2020ko martxoaren 16a

ALKATEA / LA ALCALDESA

ANE BEITIA ARRIOLA