Elgoibarko Udalak, Ongarri Zine Klubarekin elkarlanean, Zinegoak Jaialdiko filmeak eskainiko ditu martxoaren 12an eta 26an, 21:30etan Herriko Antzokian. 

Hainbat filme eta dokumental ikusi ahal izango ditugu martxoaren 12an, “Cocodrilo”, “Adlib”, “Jess”, “XY”, “Rani” edota “La Mariachi” besteak beste. Aipamen berezia merezi du “Mi pequeño gran Samurai” dokumentalak, transexualitatearen inguruan kontzientziatzeko lana, Ekai Lersundiren istorio triste eta gogorra. Ekaik bere buruaz beste egin zuen 2018an, burokraziarekin borrokatzen zuen bitartean hormonak ordezkatzeko terapia eman ziezaioten. (Informazio gehiago: http://zinegoak.com/EU/mi-pequeno-gran-samurai/)

Martxoaren 26an “Tu me manques” luzemetraia ikusteko aukera egongo da Herriko Antzokian.