Inprimatu
b 1 ikastola
b 2 ikastola
b 3 ikastola a taldea

Elgoibarko gazteek Elgoibarko lanbide heziketa, unibertsitatea eta industria aurrez-aurre ezagutzeko helburuarekin Elgoibarko Udalak XII. EKITEN TAILERRAK antolatu ditu, IMH, Meka, Arreiturre Institutua eta Elgoibar Ikastolarekin elkarlanean.

Gaur, bihar eta asteazkenean, DBH3ko Arreiturre eta Elgoibar Ikastolako ikasleek IMH eta MEKA bisitatuko dute, bertako ikasleek zer eta nola ikasten duten ezagutu ahal izateko.

Martxoaren 24an, 25ean eta 26an, DBH4ko ikasleen txanda izango da, Elgoibarko COMETEL enpresa industriala bisitatuko dute, prozesu guztietako lankideen lana ezagutzeko, eta Manahmana enpresaren laguntzarekin dinamika-hausnarketa egingo dute.

b ikastola b taldea
b museoan ikastola

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.