Partida iragartzeko kartela

Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailak eta Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatuta, datorren martxoaren 14an Elgoibarko Ikastolako pilotalekuan Emakumeen Master Cup pilota txapelketako eskuz binakako pilota goxuaren finalerdiak jokatuko dira.


Norgehiagokak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira. Lehenengo finalerdian Eneritz Arrietak eta Amaia Jakak, Nagore eta Leire Galeano ahizpa pilotariak izango dituzte aurkari; eta ondoren bigarrenean, Irantzu Etxebeste Leire Etxanizekin batera, Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendiren aurka arituko dira nor baino nor.  

Sarrera doan izango da pilotalekuko edukiera bete arte. Udal arduradunek eta antolatzaileek pilotazaleak eta oro har herritarrak partiduak ikustera animatzen dituzte.