Inprimatu
Elgoibarko Udaleko Gizarte Ongizate Sailak aditzera eman nahi du adinekoen egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen programarako eskabideak aurkezteko epea ireki dela.

Hauek dira kanpaina datetan eskaerak onartzeko azken egunak:
  • Ekaineko 2. Hamabostaldiko egonaldietarako: apirilak 7
  • Uztaileko egonaldietarako: apirilak 30
  • Abuztuko egonaldietarako: ekainak 10
  • Iraileko lehenengo hamabostaldiko egonaldietarako: uztailak 10
  • Abenduko eta urtarrilaren 7ra arteko egonaldietarako: urriak 20
Programa honen bidez, adinekoa zaintzeko lanetan, atseden hartzeko epe bat eskaintzen zaio familiari. Horretarako, adinekoa aldi baterako egoitza batean sartzen da, eta bertan, beharrezkoak diren zaintzak jasotzen ditu.

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.