Inprimatu
Altzolako Karmen plazako udal eraikina
<p><img src="images/2020/alzola/Argazkia-Foto_1.jpg" width="100%" alt="Altzolako Karmen plazako udal eraikina" style="margin-bottom: 5px;" /></p>
<p><img src="images/2020/alzola/Argazkia-Foto_1.jpg" width="100%" alt="Altzolako Karmen plazako udal eraikina" style="margin-bottom: 5px;" /></p>
<p><img src="images/2020/alzola/Argazkia-Foto_1.jpg" width="100%" alt="Altzolako Karmen plazako udal eraikina" style="margin-bottom: 5px;" /></p>

Elgoibarko Udalak amaitutzat eman ditu Altzolako Karmen plazan dagoen udal eraikina eta ondoko plaza hobetzeko lanak. Proiektu honetarako, Udalak Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan du eta guztira 158.389 euro (BEZa barne) bideratu ditu Construcciones Aplibur SL enpresak egin dituen obrak gauzatzeko. Gogoratu beharra dago Altzolako eremua Birgaitze Integraleko eremu gisa izendatuta dagoela. Hori dela eta, eremu hori babesteko, kontserbatzeko eta hobetzeko xedea duten ekintza bereziak egin dira, bertako bizilagunen bizi kalitatea hobetzeko.

Egindako hobekuntzei dagokionez, fatxadan garbiketa eta pintaketa lanak egin dira eta teilatua ere konpondu egin da. Hala, eraberritzeak eraikinaren barnealdeari eragingo dio gehienbat. Orain arte hiru lokalez osatuta egon den eraikina, proiektu berri honekin, lokal bakar baten bihurtu da. Guztira, 140 metro karratu ditu espazio berriak, lokal diafanoa da, aukera desberdinak eskaintzen dituena. Horretarako, hormak, sabaiak eta zorua berriztatu dira herritarren beharrizanetara egokitzeko aukera eskaintzen duen espazio malgu bat sortuz (jendetza batu dezaketen ekitaldiak, bazkariak, filmeen emanaldia, auzolagunen bilerak, kartetan jolasteko, umeek jolasteko…).

“Lokal moldagarria da, giro txikiagoetarako espazioak sortu ahal dira, bi edota hiru espazio desberdinetan zatitu ahal baita. Beraz, lokal osoa espazio bat bezala erabiltzeko aukera egongo da, baina bizilagunen beharrizanen arabera, hiru lokal ere egokitu ahal izango dira, tabike mugikor eta kortinen bitartez”, adierazi du Iosu Arraiz hirigintza zinegotziak.

Espazioak, argiztapen berria du, LED teknologiadun fokoak ezarri dira. Bestalde, egokitutako bi komun ere baditu eta erradiadore elektrikoak instalatu dira lokala berotzeko.

Plazari dagokionez, eraikinera sartzeko espazio gisa funtzionatzen jarraituko du eta birzolatu egin da, herritarrentzako banku berriak ezarriz. Plazako gune diafanoak 3 metroko zabalera du, modu honetan, behar izatekotan, ibilgailuak eraikinaren sarrerara arte heldu ahal izango dira (anbulantzia, materiala kargatzeko eta deskargatzeko, etab.). Azkenik, lorategi-zelai gune bat sortu da egungo zuhaitzen “arnasketa” erraztu eta plazaren muga eta babesgune gisa funtzionatuko duena.

Hala, eraikinak ostiral honetan zabalduko ditu bere ateak eta Udalak instalazio berriak ezagutzeko gonbitea luzatzen die auzotarrei, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Bertaratzen diren pertsonentzako lunch bat eskainiko da.

 

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.