• 2020ko Jabetze Eskola (lehen seihilabetea) 1
  • Martxotik uztailera bitartean izango diren doako bost ikastaro hauen bitartez emakumeen autonomia pertsonala indartu eta euren ahalduntzea sustatu nahi da
  • Ikastaroetan izena emateko epea otsailaren 25era arte egongo da zabalik eta izen-emateak udal zerbitzu telematikoen bidez edota Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) egin beharko dira
  • Ikastaro guztietan haurren zaintza zerbitzua eskainiko da
  • Eskuorria (PDF) 

Elgoibarko Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz, Emakumeentzako Jabetze Eskolaren edizio berri bat jarri du martxan. Egitasmoa emakumeen autonomia pertsonala indartzeko, emakumeak ahalduntzeko, emakumeek jardueretan aktiboki parte hartzeko eta elkarren arteko sareak sortzeko sortu zen. Lehen sei hilabetean, martxoan hasi eta uztailera arte luzatuko diren bost ikastaro antolatu dira.

Ikastaroetan izena emateko epea gaurtik otsailaren 25era arte izango da. Izen ematea egiteko bi era daude: Internet bidez (www.elgoibar.eus helbidean; Identifikazio Sistema Elektronikoa izatea beharrezkoa da) edo aurrez aurre, Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ), Santa Ana 2an, astelehenetik ostiralera, 07:30etik 15:30era.

Ikastaroetako plaza kopurua mugatua da, eta zozketa egingo da izena ematen duten emakumeen artean. Elgoibarren erroldatutako emakumeek izango dute lehentasuna. Bestalde, ikastaroa eskaintzeko gutxienez 7 laguneko taldea osatu beharko da eta plazak betetzen ez badira, izen-emate epea luzatuko da, ikastaroa hasi baino astebete lehenagora arte. Jarduera guztiak doakoak izango dira.

Oraingoan, haurrak zaintzeko zerbitzua ikastaro guztietan eskainiko da, gutxienez bi haurrek izena emanez gero. Sarrera libreko saioetan zerbitzua bermatua egongo da. Saioetan izena emateko interesa duten herritarren kontziliazioa errazteko neurri bezala eskainiko da zerbitzua. Jabetze Eskolaz gain, Udalak eskaintzen dituen beste hainbat formazio saiotan baita ere eskainiko da zaintza zerbitzua.

Informazio gehiago Elgoibarko Udaleko Berdintasun Sailean: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 943 74 10 50 (luz. 306).

Honakoak izango dira uda aurretik eskainiko diren ikastaroak:

1.- “Gestión del Estrés” (10 ordu): Ardura asko ditugula sentitu ohi dugu emakumeok, eta horrek egunero “presaka” ibiltzera bultzatzen gaitu. Gainera, nahiz eta gure energien %100-a eman, ezertara heltzen ez garela sentitzen dugu. Eta okerrena da, egoera hori bizitzen ari garela, gure buruari ez diogunean baimenik ematen, gure ezinegona partekatzeko: bikoteak, lagunek, familiak eta orokorrean gizarteak, gugatik “espero dutena” dela uste dugulako.

Egoera hoiei aurre egiteko, ondoren aurkezten den ikastaroan, estresa zehazki zer den ikusiko dugu, haien sintomak identifikatuz, eta emakumeok, gizonak baino estresatzeko joera handiagoa dugun edo ez ere hausnartuko dugu. Baina batez ere, estresa kudeatu ahal izateko tresnak ezagutuko ditugu, eta horretarako, besteak beste, erlaxazio ahalduntzaileak landuko ditugu.

Data: martxoaren 3tik 31ra (astearteak)

Lekua: Aita Agirre kulturguneko areto nagusian

Ordua: 18:00-20:00 (gazteleraz)

Hizlaria: Eider Perez, Elgoibarreko coach-a

 

2.- “Mindfulness” (8 ordu): Mindfulness (MF), edo kontzientzia osoa, budistar jatorria duen milaka urteko ohitura bat da. Zehazki, nahitako arreta orainean jartzean datza, pilotu automatikoa itzaliz. Erlaxazio eta meditazioko ariketa praktikoak, eta buruaren eta gorputzaren prozesuen, zein emozioei buruzko azalpen teorikoak konbinatuz, eguneroko egoeretan nahitako arreta izatea bultzatuko da.

Data: apirilaren21etik maiatzaren 19ra (astearteak)

Lekua: Aita Agirre kulturguneko areto nagusian

Ordua: 18:00-20:00 (euskaraz)

Hizlaria: Eider Perez, Elgoibarko coach-a

 

3- “Mecánica Básica de Coches” (8 ordu): Tailer honek emakumeen ustezko baldarkeriaren edo ezintasunaren mitoa desmuntatu nahi du tresnak manipulatzeko orduan. Erabiltzera, beldurra galtzera, hori eginez gozatzera animatzea. Aukera bat da jabetzeko hura erabiltzeak autonomia handiagoa ematen digula, baita gogobetetzea eta autoestimua ere, guk geuk egiten ditugun gauzek gainerakoek ez bezalako balioa hartzen baitute.

Norberaren mugen hesia lausotzea, elkarrengandik ikastea, hurbileko, konfiantzazko eta elkarrekiko mendetasunezko giroa sortuz.

Tailer honen asmoa emakumeei geure buruaren eta besteen ikuspegi berri bat ematea da, tresnen erabilerari dagokionez.

Gugan konfiantza, jakin-mina, esperientzia eta autoezagutza sustatzea.

Data: maiatzak 9 (larunbata)

Ordua: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00 (gazteleraz)

Aditua: Paz Carbajosa

 

4.- Irakurketa talde feminista (hilero 2 ordu): Irakurketa taldea feminismora hurbiltzeko. Hilean behin bilduko gara aldez aurretik irakurritako liburu edo artikulu bati buruzko iritziak komentatu eta trukatzeko. Eleberriak, olerkiak, saiakerak, iritzi-artikuluak … deskubrituko ditugu, emakumeen kontzientzia kolektiboa aztertzeko.

Testu horien irakurketa pertsonal eta intimoarekin ikastea da kontua, baina baita gure hasierako inpresioa besteen ekarpenekin osatzea ere. Azken batean, espazio partekatu bat sortzea, non feminismoak gure bizitzak aberastu ahal izango dituen.

Data: hilabeteko lehen asteazkenean (euskarazko taldea) eta hilabeteko bigarren astelehenean (gaztelerazko taldea)

Lekua: Gotzon Garate Liburutegian

Ordua: 18:00-20:00

Dinamizatzaileak: Eider Perez (euskarazko taldea) eta Loredi Salegi (gaztelerazko taldea)

 

5.- Hausnarketa taldea (hilero 2 ordu): saio hauetara joateko ez da izenik eman behar, sarrera librea da. Saio bakoitzean gai ezberdin bat landuko da. Otsailean, “maitemindu zure buruaz…eta ondoren nahi duzunaz” tituludun hausnarketa saioa eskainiko da. Martxoan, berriz, “Del Cuidado al Autocuidado” gaia landuko da.

Data: otsailak 24, martxoak 23, apirilak 27, maiatzak25, ekainak 22 eta uztailak 20

Lekua: Kultur Etxeko hitzaldi gelan

Ordua: 18:00-20:00 (ele bietan)

Hizlaria: Loredi Salegi, emakumeen ahalduntze munduan aditua

Sarrera librea