Inprimatu
oinalai bolondresak kingkongen
Aurten ere, Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak Oin Alai proiektuan parte hartzen duten boluntarioen lana eskertu nahi izan du, bai ekimena bera sustatzeagatik, baita, aldi berean, Elgoibarko mugikortasun iraunkorra bultzatzeagatik ere.

Hori dela eta, gaur goizean bertan, Andrea Arriola Kultura Zinegotziak eta Maialen Gurrutxaga Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko zinegotziak herrian izango diren antzezlan eta zine emanaldietarako sarrerak entregatu dizkiete 37 ikasle partaideei.

Alde batetik, Haur Hezkuntzako 12 ikaslek martxoaren 6an Pirritx, Porrotx eta Marimotots-en “Bizi Dantza” ikusteko aukera izango dute, bestalde Lehen Hezkuntzako 13 ikaslek “20.000 Legoa Itsaspeko Zaborretan” ikusi ahal izango dute otsailaren 16an.  Azkenik apirilaren 19an izango den “Drag-E uraren bila” antzezlanaz gozatuko dute Lehen Hezkuntzako beste 12 ikaslek.

Aipatzekoa da ere, hilabete honetan Elgoibarko Udalak Txankakuako dendetan gastatzeko 50 euroko erosketa txartelak banatuko dituela 16 boluntarioren artean.

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.