Inprimatu
bisita
bisita
bisita

Eguneko Zentroaren programazioaren baitan, belaunaldien arteko esperientzietan oinarritutako jarduera desberdinak antolatzen dira, Elgoibarko Udalaren eta udalerriko ikastetxeen (Elgoibarko Ikastola eta Herri Eskola) elkarlan eta laguntzarekin garatzen direnak.

Hala, pasa den urtarrilaren 22an eta 24an, Elgoibarko Ikastolako Lehen Hezkuntzako Lehen zikloko hainbat ikaslek Eguneko Zentro berria bisitatu zuten. Bertan, zentroko terapiaren baitan orientazio tenporo-espaziala lantzeko erabiltzen den murala egin zuten elkarrekin, neguko murala hain zuzen ere.

Elkar ezagutzeko aukera paregabea izan zen eta dantza pixkat bat egiteko aukera ere izan zuten.

Eguneko Zentroko onuradunek asko eskertu zuten bisita eta ikasleek ere, aldi berean, adineko pertsonengandik ikasteko aukera izan zuten. Bi aldeetatik, elkarlanean antolatutako esperientzia honen inguruko balorazio oso positiboa egin da.

Udaberrira begira, beste saio batzuk burutzea aurreikusten da. Herri Eskolako ikasleekin adibidez udaberriko murala egingo dute eta Elgoibarko Ikastolakoekin psikomotrizitate ariketak egingo dituzte. Gogoratu beharra dago, abenduan, Herri Eskolako ikasleek Eguneko Zentroko erabiltzaileak gonbidatu zituztela Eguberri kantak entzun eta abestera.

bisita
bisita
bisita

ADI! Gune honek cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditu. Zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatzen ezbaduzu , bere erabilera onartzen ari zara.