Argazkia Marrazki lehiaketa

  • Marrazki sarituak eta sarituak izan gabe aukeraketan onenen artean izan direnak, Kiroldegian jarriko dira ikusgai otsailaren 1etik 28ra bitartean.

Arratsaldeko 19:45etan banatu ziren atzo, Elgoibarko Udaletxean, Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren harira, Udalak eta Mintxeta Atletismo Taldeak herriko 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako marrazki lehiaketako sariak. Guztira 350 umek hartu dute parte aurtengo edizioan eta epaimahaikideen esanetan, urtero bezala, maila oneko marrazkiak aurkeztu dira eta lan potoloa egin behar izan dute aukeraketa egiteko.

Saritutako marrazkiak eta sarituak izan gabe aukeraketan onenen artean izan direnak, Kiroldegian jarriko dira ikusgai otsailaren 1etik 28ra bitartean.

Sariei dagokionez, herriko kirol dendetarako erosketa baleak izan dira. Guztira 60 euroko 6 bale banatu dira irabazleen artean, bale bat ikasketa maila bakoitzeko. Hauexek izan dira edizio honetako irabazleak:

 

Lehen Hezkuntzako 1. mailan (LH1): Mikel Larrañaga Agirregomezkorta 1
Lehen Hezkuntzako 2. mailan (LH2): Lea Barrutia Cristobal 2

Lehen Hezkuntzako 3. mailan (LH3)Kenai Ibañez Fernandez 3

Lehen Hezkuntzako 4. mailan (LH4): Elsa Barrenetxea Arenas 4

Lehen Hezkuntzako 5. mailan (LH5): Manar Ahdadou Ayayouch 5
Lehen Hezkuntzako . mailan (LH6): Uxue Altzerreka Odriozola 6

Mintxeta Atletismo Taldeak eta Elgoibarko Udalak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkiete lehiaketako saridun eta parte hartzaile guztiei, egindako lanagatik.


Bestetik, aurreko edizioen arrakasta ikusita, Elgoibarko Gaztelekuak 2002 eta 2007 urteen artean jaiotako nerabeei zuzendutako Instagram lehiaketa antolatu du hirugarren aldiz. Parte hartzeko honako pausuak jarraitu beharko dira:
• Instagramen Elgoibarko Gaztelekua (elgoibarkogaztelekua) jarraitu.
• Juan Muguerza Nazioarteko Krosaren LXXVII. edizioaren argazki bat atera.
• Argazkia Instagramera igo eta Gaztelekua (elgoibarkogaztelekua) etiketatu.

Instagram lehiaketaLanak urtarrilaren 19a baino lehen aurkeztu beharko dira eta bi sari banatuko dira: orokorra,150 eurokoa eta publikoarena, 100 eurokoa. Publikoaren sarirako argazkiak Gaztelekuan bozkatu ahal izango dira urtarrilaren 26ra arte. Sari banaketa urtarrilaren 31n izango da eta argazki guztiekin erakusketa bat egingo da Gaztelekuan bertan.