Ane Beitiak eta kluben arduradunek Aspanogiren arduradunari eman zioten dirua

Gaur goizean "Elgoibarko Kirol Solidarioa" ekimenean klubek batutako dirua eta Elgoibarko Udalak emandako kantitatearekin batera, guztira 2.000 euro eman diogu Aspanogiri. Iñigo Perezek eta Mikel Yarzak, Aspanogiko ordezkariek, Ane Beitia alkatearen, zinegotzien eta kluben lehendakarien eskutik jaso dute "Elgoibarko Kirol Solidarioaren" laguntza. Zorionak eta eskerrik asko guztioi!