Azken bi aste hauetan Elgoibarren burutzen ari den Elgoibarko Kirol Solidarioari larunbatean emango zaio amaiera Haundik Euskaldunaren aurka Mintxetan, 16:30etan, jokatuko duen partiduarekin.

Ekintza solidario honetan jasotako dirua astelehenean, abenduaren 23an, 13:00etan, Udaleko Pleno Aretoan emango zaio Aspanogiri.

Bertan, Ane Beitia Elgoibarko Alkateak, Gizarte Ongizate Saileko eta Kirol Patronatuko zinegotziek eta Elgoibar Kirol Solidarioan parte hartu duten bost klubetako lehendakariek, C.D. Elgoibarko, Zubi Ondo Xake Taldeko, Igeriketa Taldeko, Sanlo Eskubaloiko eta Lagunak Pilota Eskolako lehendakariek hain zuzen ere, Aspanogiko lehendakaria den Bittor Andonegiri emango diote jasotako dirua.