Ostegunean, 19:30etan, Musika Eskolako auditorioan ospatuko da Udal Kirol Patronatuak herriko klubekin urtero antolatzen duen Elgoibarko Kirol Federatuaren Urteko Sarien ekitaldia.

Urte osoan herriko klubek egiten duten lana goraipatu eta eskertu nahi izaten du Udalak gala honekin.

Guztira 21 sari banatuko dira, klub bakoitzak bere saritua izango du, guztira 18 izango dira, eta bestalde Udal Kirol Patronatuak beste hiru sari emango ditu.

Ekitaldiari mahai-inguru batekin emango zaio hasiera. KIROLEAN GARAIPENA ETA PORROTA gaia izango dute aztergai lau solaskideek: Ixa Rodriguez boxeolaria, Ander Romarate igerilari ohia, Leire Garate arraunlaria eta Unai Arrieta psikologoa. 
 
Sarrera doan izango da.