Elikagai bilketa
Elikagai bilketa

Idatzi honen bitartez, 2019ko Elikagai Bilketa Handian parte hartu duten Erakundeek, Gurutze Gorriak, Pentsiodunen eta Jubilatuen Biltokiak eta Elgoibarko Udalak eskerrak eman nahi dizkiegu kanpaina honetan parte hartu duten pertsona guztiei; izan ere, pertsona horien laguntzari esker, gutxi gorabehera, 7860 kg elikagai jaso ahal izan ditugu gure udalerrian (jaso diren “kaxa” kopuruen arabera egin den hurbilketa); eta 6575,00 euro, berriz, bonutan.

Aurten, 4 izan dira kanpainan lagundu duten dendak, eta 73 pertsona (46 emakume eta 27 gizon) boluntario lanetan jardun dutenak. Pertsona horiek, arestiko 4 dendetan banaturik, euren denboraren zati bat eskaini dute era altruistan. Esan gabe doa, pertsona horien partaidetza ezinbestekoa izan dela bilketa handi hau egiteko.

Era berean, ezin dugu ahaztu gure herriko Sanlo Eskubaloi Taldeak eta futbolean aritzen den Elgoibarko Klub Deportiboak egin duten lana, izan ere, gure deialdiarekin bat eginik, partaidetza aktiboa izan dute ekimen honen bilakaeran.

dalerrietan jasotakoa Bergarako Elikagaien Bankuko biltegietara eramaten ari dira, bertan egingo baitute jaso denaren azken kontaketa. Ondoren, banaketa lan handiari ekingo zaio premian dauden familia guztien artean.