NEGUKO OPORRALDIAK 2019 promoaren diptikoa

  • Udalak 6.500 euro bideratuko ditu dirulaguntzetara haur eta nerabe guztiek oporraldietako aisia eskaintzetan baldintza berdinetan parte hartzeko aukera izateko.
  • Eskaerak HAZen edota www.elgoibar.eus, egoitza elektronikoan aurkeztu beharko dira. Haurrentzako dirulaguntzak eskatzeko epea abenduaren 4ra arte egongo da irekita eta nerabeentzako epea, aldiz, abenduaren 18ra arte egongo da zabalik.
  • Haurrentzako aisialdiaren egitaraua (PDF)

Beste behin, Elgoibarko Udalak herriko haur eta nerabe guztiek neguko oporraldietako aisia eskaintzetan baldintza berdinetan parte hartzea nahi du. Horretarako, familia ugari eta guraso bakarreko familiei, familia eredu hauek izan gabe, bigarren seme-alabaren izen ematea egiten duten familia eta gizarte izaerako dirulaguntzen bat (Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte Larrialdiko Laguntza) jasotzen duten familiei zuzendutako dirulaguntza programa bat abiarazi du.

 

Guztira, 6.500 euro bideratuko ditu dirulaguntzak ematera (hiru programa: udaberria, uda eta negua) eta negukoak eskatzeko epea jada irekita dago. Eskaerak behar bezala beteta HAZen edota www.elgoibar.eus, egoitza elektronikoan aurkeztu behar dira. Haurrentzako dirulaguntzak eskatzeko epea abenduaren 4ra arte dago zabalik eta nerabeen kasuan, dirulaguntza eskaera abenduaren 18a baino lehen egin beharko da.

Dirulaguntzaren zenbatekoari dagokionez (uda eta negua), familia ugariek eta guraso bakarreko familiek kuota osoaren % 30 jasoko dute, familia ugaria izan gabe, bigarren seme-alabaren izen ematea egiten dutenek, kuotaren % 30 jasoko dute (bigarren izen emate honetan) eta Gizarte izaerako dirulaguntzaren bat (Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta edo Gizarte Larrialdiko Laguntza) jasotzen duten familiek, kuotaren % 70 jasoko dute.

Haurrei zuzendutako neguko aisia programa

Neguko oporraldia dela eta Elgoibarko udal Ludotekak eta Atxutxiamaikak abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra luzatuko den haurrentzako aisia eskaintza antolatu dute. Ekimenean parte hartu nahi dutenek azaroaren 25etik abenduaren 1era eman ahal izango dute izena www.elgoibarkoizarra.eus web gunean, Elgoibarko Izarraren bulegoan edo Ludotekan.

Neguko eskaintzan adin tarte desberdinei zuzendutako bost programa izango dira, txanda desberdinetan garatuko direnak:

  • Sototk: 0 eta 6 urte arteko haurrei zuzendua

  • Soto-txokoak: HH2ko haurrei zuzendua

  • Txokoak: HH3-LH1ko haurrei zuzendua

  • Abixadan: LH2-LH3ko haurrei zuzendua

  • Aldenik alden: LH4-LH6ko haurrei zuzendua