Argazkia1

Elgoibarko Udalak 2019-2020 ikasturteari begira eta berrikuntza gisa, Bizilabe izeneko gunea jarri du abian, zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa eta motibazioa, ekintzailetza eta sormena bultzatzeko, eta bidenabar, ikasleen gaitasunak garatzeko eta jabekuntzan aurrera egiteko. Zientzia eta teknologia alorreko aditu edo ikertzaileen laguntzaz, gazteek, nahi duten edo irudikatzen duten proiektu teknologikoa eraiki ahal izango dute ikasturtean zehar.

Gauzak horrela, urriaren 4an, programaren barruko lehenengo tailer teknologikoa ospatu zen. Bertan 11 eta 14 urte arteko gazteek proiektuak egiten hasi ziren Makina-Erremintaren Museoan eta ondorengo ostiraletan ere hor izango dira, 2020ko maiatza bitartean. Ikasleak bi taldetan banatuta daude, adinaren arabera: 2008-2009an jaioak (17:00etatik 18:30era) eta 2006-2007an jaioak (18:30etik 20:00etara).
 
Ikasturte osoko jarduna da hau, eta nahi izanez gero, oraindik ere izena eman daiteke bigarren taldean (2006-2007an jaioak, 18:30-20:00); lehen taldean jada ez dago lekurik. 

Hemen izena emateko formularioa eta informazio gehiago.