erasmus+ en parta-hartzaileak

“Erasmus +: Gazteak eta Hizkuntza Gutxituak” proiektua abian da jada. Izan ere urriaren 29an Elgoibar, Zizurkil eta Donibane Garaziko taldea Galway-ra, Irlanda,  irtengo dira. Hori dela eta asteazkenean, urriak 16, azken prestaketa bilera egin zuten Elgoibarko parte hartzaileek eta hauen gurasoek Gaztelekuan, Udal teknikariekin eta hezitzaileekin batera.

Bileran bidaiaren xehetasunak eman ziren, egonaldiko programazioa aurkeztu zen eta azken kezka eta zalantzak argitu ziren. Proiektuaren helburua nerabeak Europako hizkuntza aniztasunaz ohartarazteaz gain, Europako leku ezberdinetako nerabeek egoera linguistiko antzekoak bizi dituztela ikustaraztea eta elkarrekin Europako herritartasuna eraikitzea da.

Erasmus + egitasmoan parte hartuko duten elgoibartarrak Unax Aseginolaza Rozas, Garazi Arriola Ayerdi, Macarena de la Paz Cabello, Maddalen Oñederra Gonzalez, Maddi Arriola Mendieta, Eider Ansola Ansotegui, Laia Aizpurua Cruz eta Leire Sasiain Uranga dira. Okasiorako eta proiektuaren promoziorako nerabeen adierazpenak jasotzen dituen honako bideoa sortu da: https://youtu.be/iPf4bb3cnA0