Hiritar bat bere botua ematen kultur etxean

Atzo, urriaren 15ean, asteartea, Elgoibarko Udaletxean ospatutako Udalbatzarren osoko bilkuraren ezohiko bileran azaroaren 10eko hauteskunde orokorretan hauteskunde mahaietan egongo diren kideak izendatzeko zozketa egin zen. Zozketa kideak modu ausazkoan aukeratzen dituen aplikazio informatikoaz baliatuta egin zen.

Guztira 17 Hauteskunde-Mahai egongo dira. Hautesleek honako atal hau kontsulta dezakete, hauteskunde-mahaietako kide izateko aukeratu dituzten ala ez jakiteko: http://elgoibartarrenesanetan.net/mahaiak/index.html