Euskara ala ezkara2019


Aurtengo Euskara ala ezkara zikloa Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Elgoibarko Udalak eta puntu.EUS fundazioak antolatu dute elkarlanean.

Euskarak mundu digitalean duen presentzia eta eragina aztertzeko prestatu dute egun osoko jardunaldia. Urriaren 5ean izango da, IMH ikastetxean. Egun osoko jardunaldia izango da, 9:30ean hasi eta 18:00ak arte.
Mundu digitalean zentratuko da aurtengo zikloa, eta mundu horretan arituak eta adituak diren hamasei lagun gonbidatu dituzte egun osoko jardunaldian parte hartzera. Jardunaldian denetarik izango da: musika, hitzaldiak, poesia, mahaingurua, pintxo-bazkaria...".
Matrikula 35 eurokoa da, pintxo-bazkaria barne

  • Informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. eta 943 741 626 (Imanol).
  • Izena emateko formularioa 

Laguntzaileei dagokienez, berriz, DanobatGroup taldearen dirulaguntza jaso du ekimenak, eta IMH ikastetxeak antolatzaileen zerbitzura laga ditu eraikina eta bertako baliabideak.