Azken lauhilabetekoaren programazioa

  • Herritarren aisialdia sustatzeko helburuarekin, Elgoibarko Udalak adin eta gustu guztiei zuzendutako ekintzaz beteriko programazioa antolatu du hurrengo hilabeteetan zehar.
  • Erabiltzaileek bonu anitzak dituzte eskuragai (Zine Bonua, ikuskizun eszenikoen bonua eta ikuskizun eszenikoetara joaten diren adingabeen laguntzaileentzako bonua). Halaber, Gazte Txartela duten gazteentzat beste bi bonu berezi daude.
  • Sarrerak Kutxabanken edota leihatilan bertan (larunbatero 19:15 - 21:45) erosi ahal izango dira. Aipatzekoa da ere, saldu gabe geratzen diren sarrerak, egun berean leihatilan egon direla salgai.
  • 2019ko azken seihilabetekoaren programazioa(PDF)

Beste urte batez eta jada ohikoa den udako geldiunearen ondoren, zinema eta ikuskizun eszenikoak Herriko Antzokira itzuliko dira gutxi barru. Okasiorako eta herritarren aisialdia sustatzeko helburuarekin, Elgoibarko Udalak ekintzaz beteriko programazioa antolatu du hurrengo hilabeteetan zehar. Guztira, gustu eta adin guztiei zuzendutako hamabost ekitaldi baino gehiago izango dira abendura arte.

Egitaraua “Zinemaldia” tradizionalarekin hasiko da, hemendik aurrera, “Iñaki Agirre Zinemaldia” izango dena Aire Libreko zinemaldien sortzailearen omenez. Iñaki Agirre aurtengo otsailaren 12an hil zen eta bere bizitza guztia zineari eskaini zion. Gauzak horrela, Elgoibarko Udalak eta Ongarri Zine Klubak zine klubaren alma materra izan zena omenduko dute.

Hilabete hauetan zehar ere ez dira ikuskizun eszenikoak faltako. Urriaren 25ean Yllanaren “Gagfather” eskainiko da, zinema beltzari egindako omenaldia. Halaber, eta azaroaren 25ean ospatzen den Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Egunaren harira, azaroaren 29an Tantaka konpainiaren “La casa de la llave” antzerkia eskainiko da. Okasio honetan 3 aktorek langile sozial batzuen rola hartuko dute biolentziaren biktima diren emakumeentzako Emergentzia Etxe eta Harrera etxe bateko egunerokotasuna erakusteko.

 

Azkenik, abenduaren 13an, Ezezagunok Antzerki Elkartearen “La paz y otras lunes” obra antzeztuko da. Ezezagunok irabazi asmorik gabeko antzerki elkarte bat da zeinak adimen-desgaitasuna duten aktoreei hezkuntza teatrala eskaintzen dion eta eurekin antzerki-muntaiak egiten dituen. Partaideei, halaber, antzerki-dinamiken bidez, eguneroko bizimoduan baliagarriak diren erremintak eskaintzen dizkie elkarteak.

Txikienek ere lehenengo mailako ikuskizunez gozatzeko aukera izango dute hilabete hauetan zehar. Nabarmentzekoak dira, besteak beste: “Erbia eta Dortoka”, “Mari Errauskin” eta “Lur”. Eta azaroaren 30ean DBHko 3. Eta 4. mailako ikasleek bi emakumeen arteko maitasunaz hausnartuko dute “Portal 71: Kaffka” antzezlan LGTBIaren bidez.

Jada ohikoa denez, hileotan bertsolarien eta Elgoibarko udal musika Bandaren eskutik jardun musikalak ere egongo dira, baita dokumentalak proiektatu ere: Mauxitxa Txarangari omenaldia egiteko dokumentala eta Mendi Tour 2019, alegia.

Bonoak

Elgoibarko Udalak erabiltzaileei bonu anitzak eskaintzen dizkie:

  • Zine Bonua: lau saiotara doazen erabiltzaileek bosgarrena doan izango dute. 13 urtetik gorakoentzat.
  • Ikuskizun eszenikoen bonua: bi saiotara doazen erabiltzaileek hirugarrena doan izango dute. 13 urtetik gorakoentzat.
  • Ikuskizun eszenikoetara joaten diren adingabeen laguntzaileentzako bonua: adingaberen bati laguntzera, haurrentzako ikuskizun eszenikoetara, lau aldiz doazen erabiltzaileek, doan sartuko dira laguntzaile gisa doazen bosgarren aldian. 13 urtetik gorakoentzat da.

Bonu hauetaz gain, bi bonu berezi daude Gazte Txartela duten gazteentzat.

Sarrerak Kutxabanken edota leihatilan bertan (larunbatero 19:15 - 21:45) erosi ahal izango dira. Aipatzekoa da ere, saldu gabe geratzen diren sarrerak, egun berean leihatilan egon direla salgai.