Aita Agirre plaza 1
Aita Agirre plaza 2
 
Aita Agirre plazan fresatu eta asfaltatze lanak amaituta, Elgoibarko Udalak plaza zabaldu du. Bide-zoruaren inpresioa falta da, beraz, aparkamendu plazak behin behinekoz markatu dira. Behin betikoak irailean markatuko dira. Halaber, momentuz, Aita Agirre 1 parean gelditzen den gunea ez da markatuko eta ez da TAO sistema martxan jarriko.