XIPintxoLehiaketa01

  • Ekimena Elgoibarko Udalak antolatzen du udalerriko ostalaritzako sektorean euskararen erabilera bultzatu, eta bidenabar, Elgoibarko gastronomia suspertzeko helburuarekin.
  • Aurten ostalaritzako 23 establezimenduk hartuko dute parte eta epaimahaia munduko sukaldaritzako profesional eta adituek osatuko dute: Mireia Alonso, Iñigo Kortabitarte eta Josu Mugerza.
  • Partehartzaileak eta pintxoak  (PDF)

 

 

Elgoibarko ostalaritzako sektorean euskararen erabilera bultzatzea, eta bidenabar, udalerriko gastronomia suspertzearen helburuarekin Udalak Pintxo Lehiaketaren edizio berri bat abiarazi du. Hamaikagarren urtez jarraian antolatzen den lehiaketa hau, aurten ekainaren 19, 20 eta 21ean egingo da (asteazken, ostegun eta ostiral), eta bertan, 23 establezimenduk parte hartuko dute. Hala, establezimendu horiek hiru egunetan zehar 19:00etatik 22:00etara bitartean, herritarren esku jarriko dituzte lehiaketako pintxoak. Jada ohikoa den bezala, lehiaketara aurkeztu diren pintxo guztientzat salmenta prezio bera jarri da, hain zuzen ere, 1,40 eurokoa. Halaber, iaz bezala, herritarrek pintxoak zeintzuk diren jakin ahal izateko argitaratu den esku-orrian hiztegi txiki bat txertatu da, herritarrek pintxo bakoitza osatzen duten osagaien berri izan dezaten.

Lehiaketa hau aukera paregabea da jendeak Elgoibarko ostalaritzaren kalitatea ezagutzeko, euren sorkuntzekin harritzeko helburuarekin egunero gogor jarduten duten profesionalez osaturiko ostalaritza, alegia, baita bezero berriak erakarri eta lortzeko parada ere” adierazi du Ane Beitia Elgoibarko alkateak jardunean.

Epaimahaia munduko sukaldaritzako profesional eta adituek osatuko dute. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, Mireia Alonso, gastronomoa, sukaldaritza tradizionalean eta aprobetxamendu-sukaldaritzan aditua; Iñigo Kortabitarte, sukaldaria, KOBIKA jatetxeko sortzailea eta beste batzuen artean, Iron Chef by Makro de Miniature Pintxos Congress 2018ko irabazlea eta Josu Mugerza, sukaldaria eta Belaustegi Baserri Jatetxeko sortzailea. Hauek lehiaketaren lehenengo bi egunetan establezimendu guztietara joango da, pintxoen kalitatea ebaluatzeko asmotan eta azken egunetan, berriro ere, lehiaketaren irabazle izan daitezkeela uste duen establezimenduetara joango da. Epaimahaiak pintxo onenaren lehenengo eta bigarren sariak esleitzeko ardura izango du. Erabakia arrazoitua eta apelaezina izango da, eta kide bakoitzak pintxoa bere osotasunean baloratuko du, honakoak kontuan hartuta: pintxoaren itxura eta aurkezpena; zaporea eta testura; eta originaltasuna.

Sariei dagokionez, txapelketaren irabazleak txapela, diploma eta 300 euroko erosketa-txartela eskuratuko ditu; eta bigarren sailkatuak, berriz, txapela, diploma eta 150 euroko erosketa txartela. Txartelak Txankakua merkatarien elkarteko saltokietan trukatu ahal izango dira. Era berean, “Herritarren saria” ere eskainiko da, txapela eta diplomaz osaturikoa eta herritarren bozketaren bidez aukeratuko dena. Azken sari hau aukeratzeko, antolatzaileek boto-txartelak emango dizkiete lehiaketan parte hartzen duten establezimendu guztiei, bezeroek, aldez aurretik dastatu duten pintxoa balora dezaten (1etik 5era arteko nota). Ildo horretatik, aditzera eman behar da, Udalak, Belaustegi jatetxeak eskainiko duen bi lagunentzako dastatze menua zozkatuko duela botoa ematen duten pertsona guztien artean.