Kontziliazio erantzukidearen aldeko itunaren aurkezpena Udaletxean
Kontziliazio erantzukidearen aldeko itunaren aurkezpena Udaletxean
  • Etorkizuneko proiektua da, Elgoibar parekideagoa egiten lagunduko duena, kontziliazio erantzunkidean oinarritutako estrategia eta berariazko programa, alegia.
  • Itunak bi urteko iraupena izango du, eta iraunaldia amaituta, entitate sinatzaileek hala erabakiz gero, berritu ahal izango da. Herriko elkarte, ikastetxe eta enpresa guztiek ateak irekita dituzte kontziliazio erantzukidearen mahai honekin bateratu eta bertan parte hartzeko. Informazio gehiagorako: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  • Ituna (PDF)

Biztanleriaren bizi kalitatea (fisikoa, psikikoa eta soziala) hobetzeko helburuarekin, Elgoibarko Udalak konpromiso sendoa hartu nahi du, ikuspegi integral batetik, bizitza pertsonala, familiarra, lana eta zaintzaren etika uztartzen saiatzeko.

Prozesu honetan, Udala eredu izan behar da ordutegien malgutasuna sustatuz, erantzunkidetasunaren ereduak ikusaraziz, zaintzarako zerbitzuak eskainiz edota berdintasunerako politikak eginez. Zentzu horretan, ezinbestekoa da herrian dauden talde, elkarte, sare eta proiektuen arteko elkarlana eta sinergiak aprobetxatzea, dauden beharrak bateratzeko eta horiek modu koordinatuan lantzeko, hori dela eta gaur bertan Udalak “Elgoibarko kontziliazio erantzukidearen aldeko ituna” sinatu du Elgoibarko Herri Eskola, Elgoibar Ikastola, Elgoibarko Institutua, Meka Lanbide Eskola eta Elgoibarko Izarrarekin.

Hitzarmenaren sinaduran presente egon dira besteak beste, Ane Beitia, Elgoibarko alkatea jardunean; Bittori Zabala, Berdintasun saileko Zinegotzia; Raquel Aguirre, Elgoibarko Herri Eskolako Zuzendaria; Olatz Albarran, Elgoibar Ikastolako Administrazio Burua; Iñaki Odriozola, Elgoibarko Institutuko Zuzendaria; Alberto Iturricastillo, Meka Lanbide Eskolako Zuzendaria eta Naiara Martín, Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneko Atxutxiamaika saileko arduraduna.

Etorkizuneko proiektua da, Elgoibar parekideagoa egiten lagunduko duena. Horretarako, 2019-2020 epealdian, sentsibilizazioa, formakuntza edota ezagutza areagotzeko ekintzak abian jarriko dira programaren baitan, baita tresnak, baliabideak eta zerbitzuak ere. Itunak bi urteko iraupena 

izango du, eta iraunaldia amaituta, entitate sinatzaileek hala erabakiz gero, berritu ahal izango da eta era berean, herritarrak kontziente egiteko ere balio izango du, komunitate osoa sentsibilizatzeko. Hori lortzeko, herritarrak (nagusiak, umeak, gazteak…) eta elkarteak proiektuan inplikatu beharko dira, zentzu horretan, beraz, bertan parte hartzeko herriko elkarte, ikastetxe eta enpresa guztiek ateak irekita dituzte kontziliazio erantzukidearen mahai honekin bateratu eta bertan parte hartzeko. Horretarako Elgoibarko Udaleko Berdintasuna Sailarekin jarri beharko da kontaktuan honako helbide elektronikoaren bitartez: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.