Elgoibarko Zuhaitzak portada

  • Elgoibarko Udalak egun horretarako bi ekitaldi antolatu ditu, goizean herriko ikasleek 160 zuhaitz landatuko dituzte Morun eta arratsaldean, “Elgoibarko zuhaitzak. Gida eta sailkapen-gakoa” liburua aurkeztuko da, arratsaldeko 18:00etan Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

Datorren martxoaren 21ean izango da Zuhaitz Eguna eta Elgoibarren modu berezian ospatuko da. Urtero lez, Herri Eskolako eta Ikastolako Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek hainbat zuhaitz landatuko dituzte, kasu honetan Morun. Zehazki, Gipuzkoako Foru Aldundiak (Mendiak eta Natura Inguruneko Zuzendaritzak) emandako 160 zuhaitz landatuko dituzte (45 lizar, 45 haritz, 45 urki eta 25 gorosti). Hitzordua 09:50etan izango da eta hondakinen sorrera murrizteko asmoz, aurtengo hamaiketakoa herriko okindegietako txoripan edo txorixo opila eta fruta izango da.

Aurten, bigarren jarduera bat ere antolatu da, Andoni Segundo Armerok idatzitako eta Udalak argitaratutako “Elgoibarko zuhaitzak. Gida eta sailkapen-gakoa” liburua aurkeztuko baita arratsaldeko 18:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.

Liburua herriko ikastetxeetan banatuko da, LH, DBH, batxiller eta Lanbide Heziketako gela bakoitzean bat egon dadin. Aipatu beharra dago baita, Elgoibarko Udalak ikasleen artean liburua erabiltzeko asmoarekin, eta nolabait, zuhaitzei buruzko ezagupenaren grina sustatzeko asmoz, lehiaketa bat antolatu duela. Liburuak Bazenekien izeneko atal bat du, hainbat galderez osatua. Atal hori erabiliko da ikasleen artean (gelaka) lehiaketa martxan jartzeko. (Erantsita sarien inguruko informazio gehiago).

Egitaraua:

  • Irteera: 9:10ean ikastetxe bakoitzetik. Herri eskolan 63 plazako autobus bakarra eta ikastolan 2 autobus.

  • 09:30: Idotorbeko Aisialdi gunean denak batu. Eta hortik oinez Moru Magalera, landatu behar deneko gunera

  • 09:50: Zuhaitzen landaketa. Aurten kopuru gehiago izango ditugu. Ikasle eta irakasle bakoitzak bat landatu dezake.

  • 11:00: Moru tontorrera igo, mokadutxoa hartzera.

  • 11:20 - 11:40: Morun egiten ari den indusketa arkeologikoen berri izatea. Bi talde egingo dira. 1.go taldea Herri Eskolakoa eta bigarrena Ikastolakoa

  • 11:50: Herri Eskolakoek buelta

  • 12:15: Ikastolakoek buelta.