Elgoibarko Udalak, Berdintasuna Sailaren bitartez “Tratu ona adineko pertsonentzat” izeneko ekintza antolatu du martxoaren 20rako, asteazkena. Maria Jesús Goikoetxea psikologoa, teologoa eta giza eskubideen arloan doktoreak genero ikuspegia kontuan hartuta eskainiko duen hitzaldi bat izango da eta Musika Eskolako Auditorioan 18:00etan ospatuko da.

Hitzaldi honen testuinguruaren baitan, garrantzitsua da adineko pertsonen eskubideak babestea, eguneroko bizimodua hobetzeko plangintza gehienei heltzeko orduan.

Duintasuna errespetatzea adineko pertsonen arretaren eta zaintzaren oinarria da. Autonomia errespetatzea eska daitekeen tratu onaren ardatza:

  • Pribatutasuna errespetatzea.

  • Ideiak eta balioak errespetatzea.

  • Informazioa eta onespena errespetatzea.

Adineko pertsonak ondo tratatzea, betebeharra baino gehiago, harreman pertsonalak eta sozialak izateko modu bat da, pertsona orok desiratzen duen helburua lortzea xede duena, hau da, bizitza zoriontsua eduki ahal izatea.

Pertsona bakoitzak berezko identitatea du, nortasuna eta bizi esperientziak abiapuntutzat hartuz eratzen dena.