Oin Alai, 2019ko taldea
Oin Alai bolondresak San Frantzisko kalean
Aurten ere, Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak Oin Alai proiektuan parte hartzen duten boluntarioen lana eskertu nahi izan du, bai ekimena bera sustatzeagatik, baita, aldi berean, Elgoibarko mugikortasun iraunkorra bultzatzeagatik ere.

Hori dela eta, atzo bertan, Idoia Álvarez Ingurumen saileko teknikariak, Andrea Arriola Kultura Zinegotziak eta Iosu Arraiz Hirigintza zinegotziak herrian izango diren antzezlan eta zine emanaldietarako sarrerak entregatu zizkieten 38 ikasle partaideei.

Alde batetik, HHko 18 ikaslek martxoaren 17an “Inondik inora”  antzerkia ikusteko aukera izango dute, bestalde LH1 eta 2 mailako beste 14k apirilaren 14an izango den “Drag-E uraren bila” antzezlan multimediaz gozatuko dute eta azkenik, LH 6. mailako 6  ikaslek “La Lego” pelikula ikusi ahal izango dute.

Aipatzekoa da ere, hilabete honetan Elgoibarko Udalak Txankakuako dendetan gastatzeko 50 euroko 19 erosketa txartel banatuko dituela  boluntarioen artean.