emakuameen nazioarteko egunaren kartela
Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Elgoibarko Udalak, herriko elkarte eta taldeekin elkarlanean martxoaren 4an hasi eta 20ra arte luzatuko diren ekintza ugari antolatu ditu. Nabarmentzekoak dira, besteak beste: ipuin kontalari musikatuak, muralak, film proiekzioak, elkarretaratzeak, tailerrak, kontzertuak, emakumeentzako bazkaria, hitzaldiak, zine-forumak eta abar luze bat.

Zentzu horretan, Elgoibarko Udalak martxoaren 8an, ostirala, Kalegoen Plazan, 12:00etan eta 19:00etan egingo diren elkarretaratzetan parte hartzeko deia egin nahi die herritarrei.