idazlanen

  • Elgoibarko Udalak ikasleen euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko helburuarekin jarri du abian 'Elgoibarko II. Idazlan lehiaketa'.
  • Elgoibarko ikastetxeetan ikasten dabiltzan 8-18 urte bitarteko ikasleentzat edota, Elgoibarren erroldatuta egonik, beste nonbait irakaskuntza ertainetan ikasten dabiltzan adin berekoentzako lehiaketa da.
  • Ikastetxean edo Udalaren Kultura sailean (Kultur Etxean) aurkeztu beharko dira lanak 2019ko martxoaren 15a baino lehen.
  • Gaia librea izango da baina euskaraz idatzitakoa, jatorrizkoa, aurrez saritu gabea eta argitaratu gabea izan beharko da.
  • Sari moduan, 50 € eta 120 € bitarteko 26 bono banatuko dira herriko dendetan gastatu ahal izateko.
  • Oinarriak (PDF)

Elgoibarko Udalak, Kultura, Euskara, eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Sailen bitartez, 8 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeei zuzendutako 'Elgoibarko II. Idazlan lehiaketa' antolatu du, ikasleen artean euskaraz idazteko trebetasuna sustatzeko helburuarekin.

Ondorengo taldeetan sailkatuko dira parte-hartzaileak:

  • A taldea: LHko 3. eta 4. mailakoak
  • B taldea: LHko 5. eta 6. mailakoak
  • D taldea: DBHko 1. eta 2. mailakoak
  • E taldea: DBHko 3. eta 4. mailakoak
  • F taldea: Batxilergoa eta Erdi Mailako Lanbide Heziketa

Gaia librea izango da baina euskaraz idatzitakoa, jatorrizkoa, aurrez saritu gabea eta argitaratu gabea izan beharko da. Lanak A4 neurrian, orriaren alde batetik idatzita eta ordenagailuz aurkeztu beharko dira, LH3 eta LH4 mailetan salbu, hauen kasuan idazlanak eskuz idatzita bakarrik onartuko dira.

Parte-hartzaileek Ikastetxeetako ikasgeletan aurkeztu behar dituzte idazlanak eta Ikastetxe bakoitzak, lehen hautaketa egin ondoren, lanak Udalean aurkeztuko ditu. Lanen paperezko 3 kopia Ikastetxean edo Udalaren Kultura sailean (Kultur Etxean) aurkeztu behar dira eta horretarako azken eguna 2019ko martxoaren 15a izango da.

Elgoibartik kanpoko Ikastetxeetan ikasten ari diren ikasleek, berriz, zuzenean entregatu beharko dituzte lanak Udalaren Kultura Sailean (Kultur Etxean) goizeko ordutegian, 9:00etatik 14:00etara.

50 eta 120€ bitarteko 26 bono banatuko dira herriko dendetan erabiltzeko. A eta B taldekoen artean 2 sari emango dira ikastetxeko eta maila bakoitzeko. D eta E mailetako talde bakoitzeko lau lanik onenek jasoko dute saria. Eta F taldekoen artean 2 sari banatuko dira.

Epaimahaiak saridunak aukeratu ostean, sarien banaketa eguna, lekua eta ordua behar bezala jakinaraziko zaie irabazle guztiei.

Informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 943 74 10 50