2019ko egutegiaren azala

  • Elgoibar “Europako Kirolaren Herria 2019” izendatu dutela aprobetxatuz, aurtengo lanon gaia “Kirola Elgoibarren” izango da. Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenez gain, herriko kirol klubetako partaideek ere, herrikoek zein kanpokoek, lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute. Parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa izango da.
  • Argazkiak aurkezteko azken eguna 2019ko urriaren 9a izango da, Kultur Etxean edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan.
  • Epaimahaiak 12 argazki aukeratuko ditu egutegi handirako eta beste argazki bat egutegi txikian jartzeko, eta Txankakua merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 80 euroko bonuarekin sarituko dute aukeratutako argazki bakoitzaren egilea. 
  • Oinarriak (PDF)

Datorren urteko egutegia osatuko duten Elgoibarko argazkiak hautatzeko helburuarekin, aurten ere, Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak, Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan, 2020ko egutegirako argazki lehiaketa antolatu du.

Elgoibar “Europako Kirolaren Herria 2019” izendatu dutela aprobetxatuz, aurtengo lanon gaia “Kirola Elgoibarren” izango da. Bestelako baldintzei dagokionez, ez dira onartuko kokapenari buruzko informaziorik ematen ez duten argazkiak. Partaide bakoitzak, gehienez ere, 6 argazki aurkeztu ahal izango ditu, hala ere, gehienez ere, pertsona bakoitzeko 3 argazki sarituko dira. Lanek originalak beharko dute izan. Aurtengo gaia kirola izango denez, Elgoibarren jaio, bizi, ikasi edo lan egiten dutenez gain, herriko kirol klubetako partaideek ere, herrikoek zein kanpokoek, izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera. Parte hartzeko gutxieneko adina 16 urtekoa izango da.

Argazkiak horizontalak izan beharko dira, eta gutxienez 2 Mb eta gehienez 10 Mb-eko pisua izango dute. Argazkiak JPG formatuan aurkeztu beharko dira. Gailu mugikorrez ateratako argazkiak ere onartuko dira. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek lanak Kultur Etxean (Euskara Saila, Kalebarren plaza 3,) edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikoan entregatu beharko dituzte, eta horretarako azken eguna 2019ko urriaren 9a izango da.

Argazkiak bidaltzeko bi aukera daude:

  • Argazkiak CD batean, itxitako gutun-azalean, eta honako izenburuarekin aurkeztuko dira: “Elgoibarko egutegia 2020” Argazki Lehiaketa. Barruan egilearen datuak jarriko dira (izen-abizenak, helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa, eta argazkiaren izenburua, lekua eta data). Helbidea: Kultur Etxea (Euskara Saila), Kalebarren plaza 3, 20870 Elgoibar.
  • Emailez, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera bidalita. Hemen ere aurreko datu guztiak azaldu beharko dira. Parte-hartzaileak konfirmazio mezu bat jasoko du lehiaketan onartua dagoela jakinarazteko.

Epaimahaiak, Elgoibarko Udaleko, Kirol Patronatuko, Ongarri argazkilari elkarteko ordezkariek, eta herriko kirolari batek ere osaturikoa, hamabi argazki aukeratuko ditu egutegi handirako eta beste argazki bat egutegi txikian jartzeko, eta Txankakua merkatari elkarteko dendetan gastatzeko 80 euroko bonuarekin sarituko dute aukeratutako argazki bakoitzaren egilea. Argazkiaren kalitateaz gain, egutegiari koherentzia eta gorputza emateko irizpideak ere hartuko dira kontuan.

Sariak egutegia aurkezten den egun berean banatuko dira. Ezinbestekoa izango da saritua edo ordezkoren bat bertaratzea sari banaketa egunean. Irabazleen berri Elgoibarko Udalaren web orrian eta komunikabideetan emango da.